Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Prozesu produktiboen lehiakortasuna handitzeko

Fagor Ederlanek Xabet-ekin duen elkarlana berritu du

Erronka hau aurrera bideratzeko, adimen artifiziala eta datuen analisia erabiliko dira.

Beheko testua eta argazkia: SPRIren webgunetik / 2019ko uztailak 18, osteguna

Fagor Ederlan-ek eta xabetek BIND 4.0 ekimenaren barruan hasitako proiektua berritu dute. Kontratu berri honen helburu nagusia FAGOR Ederlanen prozesu produktiboen lehiakortasuna hobetzen jarraitzea da. Erronka hau aurrera bideratzeko, adimen artifiziala eta datuen analisia erabiliko dra. Era berean, xabetek modulo digitalak industrializatuko ditu, eta horrela, Fagor Ederlanek prozesuak denbora errealean kudeatzeko gaitasuna izango du.
 
Fagor Ederlan eta xabeten arteko harremana BIND 4.0 programaren 3. edizioaren barruan eman zen. Bertan, Fagor Ederlanek xabetekin batera kalitate prediktiboaren inguruan dituen erronkei egin dio aurre. Xabetek aurkeztutako produktu eta zerbitzuei esker eta batera egindako elkarlanarekin, prozesuaren datuak erabilita piezen kalitatea aurreratzeko gaitasuna gauzatu da piezaren fabrikazio prozesua bukatu baino lehenago. Gainera, prozesu honetan biek ikusi dute potentzial handia arlo berean, eta baita beste erronka eta ekimen estrategiko batzuetan lan egiteko ere. Sinatutako akordioaren barruan Fagor Ederlanek hurrengo urteetan bideratuko dituen erronka hauetan lan egingo da.
 
BIND 4.0 programaren helburuetako bat, xabet eta Fagor Ederlanen artean sinatutako akordioak bultzatzea da, industria 4.0 arloa eta transformazio digitalaren ezarpena enpresatan erraztuz. BIND 4.0 hirugarren edizioa duela egun batzuk bukatzen zen Demo Day-arekin eta bertan azaldu zen 4. edizioa, oraingo honetan beste arlo batekin programaren barruan, elikadura edo food-tech.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE