Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Urteurren xumea baino polita ospatu du AGAKOk

Ibai Trebiño / 2017-04-02

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Antolatuak (AGAKO) bere 26. urteurreneko jaia ospatu zuen atzo. Goizeko azokarekin hasita, ekimen ugari izan ziren egun osoan zehar eta gaueko jaialdiak itxiera eman zion egunari.

Bazkariak 40 bat lagun bildu zituen, "espero baino gutxiago" AGAKO kideen esanetan. Halere, giro bikaina izan zen eta porru-patata zein arroza dastatu zuten bertara gerturatu zirenak. Legazpiko Erein eta Arrasate-Aretxabaletako Jusus Kraist taldeek zuzenekoa eman zuten bazkal ondoren eta giro bikaina sortu zuten ere.

Arratsaldean poteoari ekin zioten gaztetxeroek eta 22:30etan kontzertuen txanda heldu zen; Ziribulio Sound, Bad Sound System eta DJ Miau taldeen kontzertu bateratuak Arrasateko gazteria bildu zuen, egunari merezi zuen agur handia emanez.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE