Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GERARDO ELORZAREN OMENALDIA
Jose Felix Diaz de Tuestaren artikulua.

Testua eta argazkiak: Jose Felix Diaz de Tuesta. 2018ko ekainak 11, astelehena.



Aste honetan hainbat ekitaldi izan dira Oñatin Gerardo Elorzaren omenez. Azkena, atzo, ekainak 9, Oñatiko Santa Ana antzokia mukuru beteta zegoela, 150 lagun inguruk parte hartu zuten eta.


Gerardo Elorza Egaña (Oñati, 1944ko maiatzaren 6a), euskaltzalea, etnografoa, hizkuntzalaria, historialaria eta idazlea da. Aleman filologia ikasi zuen Deustuko eta Münster-ko unibertsitateetan, azken hau Alemanian. 1976tik 1996ra irakasle izan zen Bergarako UNEDeko Euskara sailean. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailean urtebetez lan egin ondoren, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean irakasle izan zen erretiroa hartu zuen arte. Bidegileak liburuxken bilduma zuzendu zuen. Urteetan, “Antzinako fotografixia” atala landu du.


Oñatiko Kontzejupetik aldizkarian. Horrez gain, artikulu asko idatzi ditu eta hitzaldi mordoa eman, han-hemenka.

Arrasateri buruz ere idatzi du hainbat aldiz. Batetik, Arrasate Press aldizkarian bi urtean artikuluak idatzi zituen Arrasateko argazki zaharren gainean azalpenak emanez. Bestetik, Arrasateko Euskara liburuaren egilea da, beste hizkuntzalari batzuekin batera.


Atzoko ekitaldian, laudorio asko esan zituzten hizlariek haren gainean, eta denak bat etorri ziren gizon jakintsua, prestua eta, batez ere, apala dela esatean.


Hona hemen Gerardo Elorzaren omenaldiko argazki batzuk.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE