Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Ertzainen ohiko funtzioak beteko dituztenean''

Udaltzainek pistola eramatea onartuko du Legebiltzarrak ekainean

Gasteizko Parlamentuko EAJ-PNV, PSE eta PPk adostu dute Poliziaren Legea aldatzeko testua. Horren arabera, Alkatetzek, Arrasatekoak esaterako, aukeratu ahalko dituzte udaltzainek pistola eroan behar izango ez dituzten egoera batzuk.

475.Miaketa.Zaldibarren (id: 6947935)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 6, osteguna

 

Gasteizko Parlamentuko EAJ-PNV, PSE eta PPk adostu dute Poliziaren Lege berrirako testu bat.

 

Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzain guztiek pistola eraman beharko dute, zaintza publikoko lanak egingo dituztenean. 

 

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos asmo honen aurka agertu dira, eta eredu poliziala sakonki eraberritzea planteatu dute. 

 

Hiru alderdi politikoek adostutako testuaren arabera, Alkatetzek, Arrasatekoak adibidez, aukeratu ahal izango dituzte udaltzainek pistola barik eman beharreko zerbitzuak, "baldin eta horrek ez baditu arriskuan jartzen funtzionarioaren edota beste pertsonen bizitzak eta segurtasunak".

 

Esate baterako, udaltzain batek ikastetxe baten aurrealdean trafikoa erregulatzean, ez du pistolarik eraman beharko. Ordea, "udaltzainak ertzainek ohikoak dituzten lanak betetzean, pistolarekin armatuta egon beharko du".

 

Hiru alderdiek legea eraldatzeko testua ekainaren 12 onartuko dute seguruenik Legebiltzarreko batzordean. Ondoren, litekeena da Gasteizko Parlamentuak ekainaren 27an aldaketa hauek onartzea. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE