Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lapurreta izan da Musakolan
Gipuzkoa etorbideko garajeetan sartu dira bart gauean, eta 52 ate indarrez ireki dituzte bihurkin batekin. Auto bat ostu dute, baina jabeek jakin arazi digutenez ez dute beste ezer eraman.

Isei Barbero / 2010eko maiatzak 5, asteazkena



200 (id: 6874751)Lapurreta izan da bart gauean Musakolan, Gipuzkoa etorbideko garajeetan.  Jabeek jakin arazi digutenez garbiketaz arduratzen den gizona goizeko 5:00etan joan da bertara bere lana egitera, eta hara heltzerakoan hainbat garaje zabalik zeudela ikusi du.  Une horretan Ertzaina eta Udaltzainei deitu die, eta 52 garajetan sartu direla ikusi dute.

Azaldu digutenez lapurrek bihurkin bat erabili dute ateak zabaltzeko, sarrailaren azpiko aldean zulo bat eginez.  Jakin izan dugunez auto bat eraman dute bakarrik, nahiz eta garaje batzuetan balio handiko gauzak egon.  “Zabaldutako garaje batean balio handiko materiala zegoen baina ez dute ezer eraman, antza denez bazekiten zeren bila zetozen” esan du jabeetako batek.  

Ez da lehenengo aldia lapurrek garaje hauek bisitatzen dituztela, orain dela bi hilabete sarrerako ate bat indarrez ireki eta bertara sartu baitziren.  Ertzaintzak jakinarazi digunez une honetan, goizeko 10:00ak direnean, oraindik ez dute salaketarik jarri, halere jabeek esan digute egunean zehar jarriko dituztela.

 

 

Herrizaingo sailak jakinarazi duenez lapurtutako autoa Opel Astra bat izan da, ondoren Bergarako San Antonio kalean topatu dutena.  Jakinarazitakoaren arabera bertako tabako-denda batean sartu dira, eta baita taxien geraleku parean dagoen saltoki batean, Irizar kalean hain zuzen ere.  Polizia gertaera ikertzen dabil, eta euren esanetan “litekeena da lapurrak Bilbotik etorritakoak izatea”.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE