Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iñigo Arregi: ''Margo eta eskultura intimistak dira''

18 artistaren lan intimistak ikusgai daude Arregi Arte dendan

Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2018ko otsailak 10, zapatua


Artista talde honek urtero erakusketa bat gutxienez egiten du, eta aurten adibidez Santurtzin bat egingo dute datorren hilean.


"Santurtzikoa formatu handiko obrekin egiten da, eta hortaz gain nik gura nuen Arrasaten formatu txikiko obrekin erakusketa bat irekitzea".


Horrela, atzo inauguratutako esposizioak "artisten obra intimoagoei egiten die tokia". Denera 18 artisten lanak ikusgai daude:

  • Vicente Iriondo
  • Asier Laspiur
  • Alberto Ibañez
  • Marina Barrena
  • Jose Antonio Azpilikueta
  • Fernando de Vicente
  • Keixeta
  • JR Elorza
  • Ricardo Azkargorta
  • Iñigo Arregi
  • Bingen de Pedro
  • Juan Luis Goikolea
  • Aitor Etxeberria
  • Baroja Collet
  • Aitor Sarasketa
  • Joxe Felix Igartua
  • Barbara Stammel
  • Pello Alberdi

Lagun hauen artean bi arrasatear daude, Juan Luis Goikolea eta Iñigo Arregi. Badira Eibar, Zarautz, Zumaia, Durangoko,... artistak ere.


Denera taldean 18 partaide daude, hiruzpalau eskultore, eta besteak margolariak ditugu.


Alde honetatik, Iñigo Arregik azaldu digun bezala, "egun arte ezberdinak elkartzen dira, eta adibidez erakusketako obra bat paperezko eskultura bat da".


"Margolaritza egun eskulturarekin bat egiten du, nahastu egiten dira, mugak gaindituz. Baita eskultura bera ere".


Hala ere, artisten arazo nagusietako bat da "erakustoki askorik ez dagoela, galeria gehienak itxita daude, eta beraz artistek zail dute euren lanak jendaurrean aurkeztea".


Aipatzekoa da Arrasateko erakusketan, obrak ikusgai egoteaz gain, erosgai ere badaudela:


"Gehienetan artistek euren lanak salgai izaten dituzte baina kasu honetan garrantzitsuena ez da hori, obrak jendaurrean jartzea baizik".


Iñigo Arregiri berari dagokionez, "proiektu ugaritan nabil, baina asuntoa da proiektuak batzuetan aurrera egiten dutela eta beste batzuetan ez".


"Datorren hilean Iñigo Arregik egindako eskultura bat Gasteizko Udalak udaletxean jarriko du".


Hortaz gain, "aurreikusten dut erakusketa batzuk irekitzea, eta horien artean bat besteak baino garrantzitsuagoa. Baditut proiektuak eta proposamenak".


Iñigo Arregik azpimarratu du Arrasateko erakusketa "aukera bat dela eta holako asko ez dira izaten Arrasaten. Gainera, galeriaren ordutegia zabala da eta herriaren erdialdean bertan dago. Animatu etortzera!".

 

Arregi Arte denda zabalik dago astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00ak arte eta 17:30etik 20:00ak arte. Larunbatetan 10:00etatik 13:00ak arte.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE