Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu datorren hilerako
Dantza flamenkoa eta bitxigintzaren gainekoak.
I.B.G. / Argazkiak:  Gazteria Saila / 2012ko irailak 18, asteartea

 

300 (id: 6038221)Arrasateko Udalak aditzera eman duenez, Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu urrirako:  dantza flamenkoaren gainekoa bata, eta bitxigintzaren ingurukoa bestea.  Ikastaro hauetan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira; ikasleek eta langabeek, baina, prezio berezia izango dute:  12 euro.  Izen-ematea Gazte Bulegoan egin beharko da, 943252065 telefonoan edota gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbide elektronikoan.

 

Dantza flamenkoaren gaineko ikastaroa urriaren 16an jarriko da martxan, eta abenduaren 18ra arte luzatuko da.  Irakaslea Askoa Etxebarrieta “La Pulga” izango da, eta klaseak asteartero eskainiko ditu, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:00ak arte.

 

Bitxigintza ikastaroari dagokionez, honako hau urriaren 17 eta abenduaren 19a bitartean burutuko da, asteazkenero 18:00ak eta 20:00ak bitartean.  Bertan, material ezberdinak erabiliz, parte-hartzaileek bitxi eta apaingarriak egiten ikasiko dute.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE