Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondrak eta Arrasateko Udalak antolatuta

Eibar eta Tudelano futbol taldeek lagun artekoa jokatuko dute Atxabalpen, hilaren 17an

 Datorren asteartean, hilak 17, Arrasate Kirol Elkarteari laguntzeko partida jokatuko dute Eibarrek eta Tudelanok, arratsaldeko 19:00etan.

 (id: 6105593)

Testua eta argazkiak: mondraberri.eus / Kartela: Arrasate KE / 2018ko uztailak 11, asteazkena

 

Aurten ere S.D. Eibar-ek lagunarteko partida jokatuko du urtean zehar entrenatzeko erabiltzen duen kirol instalazioan, Atxabalpeko futbol zelaian alegia.

 

Eibarrek Bigarren B Mailako Tudelano talde nafarrarekin neurtuko ditu indarrak uztailaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Aurredenboraldian zehar pilak kargatzen joateko balioko zaie norgehiagoka hau futbolariei, eta bide batez, Mondrak laguntza ekonomikoa jasoko du lagunartekoa ikustera gerturatzen diren zaleen partetik.

 

Kirol ekitaldia Arrasateko Udalak eta Arrasate KE-k antolatu dute elkarlanean. 6 eta 16 urte bitartekoek 3€ ordaindu beharko dute partida ikusteko, eta 16 urtetik gorakoek, berriz, 10€. Sarrerak Atxabalpen bertan erosi ahalko dira. 

 

 

Eibar-Barakaldo partidako argazkiak (2017-07-19):

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE