Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Elgetako Udalak 'Elgeta Danon Artian' egitasmoa aurkeztu du, herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoarekin


Mondraberri, azaroak 28, ostirala


Erakundeek askotan aipatzen duten herritarren partaidetza errealitatera eramatea da Elgetako Udalak landu duen 'Elgeta danon artian' artean egitasmoaren helburua.

 

Elgetako alkatea (id: 6019999)

Oxel Erostarbe, Elgetako alkatea

   

Datozen hilabeteetan, Udalak landuko dituen hainbat alorri eragingo dizkieten gaietan herritarren iritzia jaso eta aintzat hartuko dituzte. Horretarako, hainbat foro eratuko dira, eta etxez etxe, inkesta bat banatuko dute.

 

Oxel Erostarbe Elgetako alkateak esan duenez, "sinetsita gaude parte-hartzeko formulak direla kudeaketa eredu berriaren muina, eta horregatik animatzen ditugu herritarrak parte-hartzera".

 

'Elgeta danon artian' gai zehatzen gainean elgetarren iritzia jasotzeko ahalegina da, egitasmoaren aurkezpenean udaleko ordezkariek azaldu dutenez. Zentzu horretan, herritar guztien partaidetza eskatzen dute ekimenaren bultzatzaileek. "'Elgeta danon artian' gai zehatzen gainean herritarren iritzia jasotzeko ahalegina da. Gazte edo erretiratu, ama edo seme, iritzi politiko bateko edo besteko, behargin edo langabetu, denon iritziak berdin balio dute. Denok gara Elgeta eta denon artean aurrera egitea da onena", adierazi du Erostarbek.

 

Helburuko horrekin, 8 foro abiaraziko ditu Elgetako Udalak, bakoitza alor bati lotuta. Hala, Elgetako mugikortasuna, legealdiko plana, Agenda 21eko ekintza plana, PER-a berritzea, kirol azpiegiturak eguneratzea, herriko komertzioa indartzea, herriko nekazaritzari bultzada ematea eta zaborraren kudeaketa jorratuko dituzte datozen hilabeteetan. Uztaila bitartean, apurka-apurka jarriko dira abian foro horiek. Lehena, Mugikortasunaren ingurukoa da datorren hilean bertan.

 

Izena eman beharko da foroetan parte hartzeko. Zenbait kasutan baina, hitzaldi irekiak ere antolatuko dituzte. Baina foroez gain, bihar bertan herriko hainbat gairi buruzko 68 galderaz osatutako inkesta bat banatuko dute etxez etxe.

 

Hamasei urtetik gorako edozein elgetarrek erantzun ahalko du inkesta, hori bai abenduaren 16a baino lehen. Internet bidez ere lortu ahalko da, udalaren webgunean hain zuzen ere. Inkestaz gain, bihar foroetan parte hartu ahal izateko formularioa ere banatuko dute, eta baita mugikortasunaren inguruan udaletxean landu dutena ere.

 

Erostarbek esan duenez, foroetan jasoko diren ondorioak eta eskaerak aintzat hartuko dira, eta herriko elkarte eta taldeekin ere jarriko dira harremanetan. Egitasmoaren helbide elektronikoa ere jarri dute martxan, herritarrek izan dezaketen edozein zalantza argitzeko (danonartian@elgeta.net).


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE