BIDEOKLIPA: TXATXILIPURDI ELKARTEA / Beste bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 13, osteguna
Txatxilipurdi elkarteak 25 urte daramatza neska-mutil arrasatearren aisialdia euskaratzen, eta orain direla hilabete batzuk 'Txatxilipurdi' abestiaren irudiak grabatu zituen.
Grabazioa bertako kaleetan egin zuten, eta elkarteko langileekin batera, hainbat haur eta gurasok parte hartu zuten, baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere.
Edizio lanen ostean, gaur bideokliparen aurkezpena ospatu da Kulturateko areto nagusian, eta Porrotxen gidaritzarekin, umeek, gurasoek eta 'Txatxili'ko lagunek ederto pasa dute.
Musika, dantza, umorea, kantua, magia,... izan dira, baita opariak ere: Pailazo ezagunak eta elkarte arrasatearrak elkarri erregaluak egin dizkiote, baita esker oneko eta maitasunezko hitzak eskaini ere.