Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolaturik

Migrazioari eta harrerari buruzko hitzaldia izango da etzi

Asteazken honetan, migrazio-fluxuen eta harrera-sareen inguruko hitzaldia emango dute. Hortaz gain, 'Bien_Venidas Ongi etorri Welcome' erakusketa urriaren 28ra arte zabalik izango da.

595.Migrazioa.Hitzaldia.Kartela.EZKER-ANITZA (id: 7440628)


Kartela eta argazkia: Debagoieneko Ezker Kultur Gunea / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 21, astelehena

 

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolatuta, hitzaldi jakingarria izango da etzi, asteazkena, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean.

 

Hitzaldiak bi gai nagusi izango ditu hizpide: migrazio-fluxuak eta harrera-sareak. Ondoko hizlariak arituko dira:

  • Ikram Bouzalmat, marokoar migratzaile
  • Luciana Alfaro, peruar migratzaile
  • Javier Canibell, CEAR-Euskadiko zerbitzu juridikoen koordinatzailea
  • Elena Valverde, CEAR-Euskadiko harrera arduraduna
  • Arantza Gonzalez, Elkarrekin Gipuzkoako batzarkide

"Europar Batasuna bere burua argi eta garbi definitu du harreraren aurkakoa eta pertsona migratzaileen eskubideen aurkakoa bezala", Arrasate Irabazik salatu duenez.

 

Izan ere, "orain arte aurreikusitako harrera kuoten %16 soilik bete da". Espainiar Gobernuak ere "ez ditu bere eginbeharrak bete, ezta antzik ere":

 

"Ez ditu harrera kuotak bete, eta gainera bero-beroko itzulpen kasuak ugaritu dira. Baita indarraren gehiegizko erabilera eta CIEtako (itxialdi zentroetako) pilaketak ere". Europar Batasunak eta Espainiak ez dituzte harrera kuotak bete.

 

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak gogora ekarri du "migrazioak gizakiaren berezko zerbait direla. Migratzea eskubide bat da, ez pribilejio bat. Horrela adierazten du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, eta guk hori betetzea exijitzen dugu".

 

Horregatik guztiagatik, herritarrak hitzaldi honetara gonbidatzen dituzte, "guztion artean egoera hauen azterketan sakondu dezagun, baita pertsona migratzaileen dituzten arazoetan (sozialki, juridikoki eta politikoki) ere".

 

595.Erakusketa.Migratzaileak.EZKER-ANITZA (id: 7518733) 

Bestalde, Debagoieneko Ezker Kultur Guneak luzatu du 'Bien_Venidas Ongi etorri Welcome' erakusketa urriaren 28ra arte.

 

Esposizio honek 10 panel ikusgai ditu, eta Gobernuzko Kanpoko 4 Erakundek antolatu dute: Sodepaz, El Salvador Elkartasuna, OCSI Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional, eta Mugarik Gabe Nafarroa.

 

Erakusketaren ateak zabalik daude astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, Aldai kaleko 9. zenbakiaren behean. 

 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE