Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Janari bilketa
Sahararrei elikagaiak emateko kanpaina abian da
Sahararen Aldeko Euskal Karabanak Musakolako Eroskin jarri du elikagaiak biltzeko gunea. Gaur, bihar, asteartean eta asteazkenean egongo dira bertan, herritarren elkartasunaren esperoan. Pasa den urtean 8 tona bildu zituzten.

Testua: mondraberri, Sahararen Aldeko Euskal Karabana / Argazkia: mondraberri.eus / 2017ko abenduak 29, ostirala

 

Saharako errefuxiatuei janariak emateko premiazko proiektuak XIV. edizioa betetzen du aurten, eta pasa den urtean bezala, honako hontan ere Musakolako Eroski hartu herritarrekin bat egiteko bilgune.

 

Sahararen Aldeko Euskal Karabanako ordezkariek eskertu nahi izan dute arrasatearrek eta oro har euskal gizarteak beraien kausarekin duten atxikimendua.Elkartea, gaur, hilak 29, hilak 30, urtarrilak 2 eta 3an izango da Eroskin. 

 

 (id: 5962256)

 

Proiektuaren xehetasunak (Sahararen Aldeko Euskal Karabana)

 

Saharar Ilargierdi Gorriaren eskakizuna kontuan hartuta eta Herri Sahararrarekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, Sahararen Aldeko Euskal Karaban: Piztu Itxaropena martxan jarri dugu, S.E.A.D.en Aldeko "Otsailak 27" Euskal Elkarteen Koordinakundeak antolatuta.

 

Hurrengo otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duten elikagai falta asmoz.

 

42 urte atzerrian, Aljeriako "hamadan", pasa eta gero, nazioarteko laguntzak eusten ditu saharar errefuxiatuen itxaropenak, nahiz eta laguntza honen inguruan egiten den politikak zalantzak sortzen dituen atzerriratze behartu honi buruz. Hau da munduan dagoen krisirik luzeena Palestinakoaren atzetik. Ez da exodorik itsasotik basamortura, ez iparraldetik hegoaldera inmigrazio ekonomikorik saharar herriak jasotzen duenaren antzekoa. Errefuxiatuak dira arrazoi politikoengatik, ez goseteagatik ezta hondamendi batengatik ere, eta giza laguntzan ari diren norbanako askoren arabera garapen proiektuetan dirua jartzen duten instituzioek gatazka honen konponketan euren boto politikoa emango balute arazoa amaituta egongo litzateke.  

 

Hurrengo urtarrilaren 31n amaituko den kanpaina honetan parte hartzeko, arroza, pasta, atun eta sardina kontserbak, azukrea, dilistak eta konpresen bilketa proposatzen dugu, hauek baitira estatu mailan Euskadiri tokatu zaizkion elikagai zein beharrizanen bilketak.

 

Laguntza ekonomikoak hurrengo zenbakian egin ditzakezue:

 

Laboral Kutxa

3035 0080 94 0800054177

 

Harremanetarako telefonoak:

Araba: 619030834

Bizkaia: 619029748

Gipuzkoa: 619029648

koordinadora27febrero@gmail.com

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE