Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Durangoko Jaurdunaldi Feministen inguruko adierazpenak

Bertan, 3000 emakume*, bollera, trans... baino gehiagok hartu dute parte

Testua eta argazkiak: Arrasateko feministak / 2019ko azaroak 6, asteazkena

 

Euskal Herriko lehenengo Jardunaldi Feministak 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume* bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan antolatu dira jardunaldiok, eta, azkenak azaroaren 1, 2 eta 3an izan dira Durangon.



 

Bertan, 3000 emakume*, bollera, trans... baino gehiagok hartu dugu parte eta bost ardatz nagusi izan ditugu jardunaldietan: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministari buruzko eztabaida.

 

Hortaz gain, tailerrez, eztabaidez, ikuskizunez... gozatzeko aukera ere izan dugu.

Nekatuta itzuli gara baina indartsu eta aurrera begirako erronkekin. Euskal Herrian horrelako mugimendu bat dagoela berresteak urte osorako (eta gehiagorako) boteretu gaitu. Gainera, bi lan lerro estrategiko azpimarratu ditugu jardunaldietan: 1) Ongi bizitzeko plana egitea, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eta zaintzak berrantolatzea. 2) Biolentziarik gabeko bizitzak eta justizia feminista, patriarkatuaren bakea ez delako gure bakea!


Hemen hiru egunetako mahai-inguru zentraletan aurkeztutako ponentzien bideo guztiak, etorri ezin izan zinetenontzako

 

 (id: 5928307)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE