Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurkezpenean tokiko komertzioen beharra azpimarratu da

Singular marka lortutako 9 komertziok kanpaina abiatu dute

Ibai-Artek, Arrasateko Udalak, Oñatikoak eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak parte hartu dute ekimenean. Dendari batek eskatu du bertako "politikariek bertako komertzioa ezagutzera etortzea".

595.Singular.Kanpaina.Aurkezpena4 (id: 6136986)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 10, osteguna

 

 

'Ni Singular Naiz' kanpaina aurkeztu dute gaur eguerdian Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan. 

 

Gipuzkoako Komertzioen Federazioak adierazi duenez, herritarrok "gure beharretatik harago erosten dugu, gustuko dugun eta definitzen gaituena erosten dugu".

 

Kontsumitzerakoan herritarrek aukeratu dezake tokiko komertzio baten eta kate handi baten artean, hau da, "aukeratu dezake tratu pertsonalizatu baten eta bihar egongo ez den langile baten artean".

 

"Denok sentitu gura dugu erosketa on bat egin dugula, ona bertako komertzioa sustatzen duzulako, ona identitate bat mantentzen laguntzen duzulako, ona pertsonak babesten dituzulako (eta ez markak),...".

 

Aurkezpenean ere Maria Ubarretxena alkateak azpimarratu du "kalitatezko saltokiak izan baditugula, eta ez dugula herritik irten behar kalitatezko produktuak eskuratzeko. Baina horri eusteko guztion konpromisoa beharrezkoa da".

 

595.Singular.Kanpaina.Aurkezpena1 (id: 6252777)
 

Bertako komertzioek "Singular izaten jarraitzeko, erakundeok lan hori errazteko gure esku dauden politikak eraman behar ditugu aurrera, eta bidelagun izan behar dugu".

 

Ekitaldian onartu du "Udalean gauzak ez direla beti ondo egin, kontziente gara Udalak agian traba asko jarri dituela, erraztu ordez, eta zentzu horretan erronka bat dugu aurrean".

 

"Arrasatearrei gonbitea luzatzen diet gure erosketak herrian egin ditzagun. Denok elkarlanean aritu behar dugu mundu globalizatu honetako erronkei aurre egin ahal izateko".

 

Azpimarratu du tokiko komertzioak "herriari bizia ematen diola, eta hori barik Arrasate oso bestelakoa izango litzatekeela".

 

Oñatiko Udala ere zentzu berean mintzatu da aurkezpenean, eta tokiko komertzioaren erronkei dagokienean, "Administrazioak paper pro-aktiboa jokatu behar duela" adierazi du.

 

595.Singular.Kanpaina.Aurkezpena2 (id: 6199283)

 

Ondoren, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko  zuzendariak, Maite Valmasedak, jakitera eman du Gipuzkoako 163 komertziok, "163 familiak, 163 konpromisok" bat egin dute Singular Dendekin. Gainera, 44 komertzio martxan daude Singular Denda bihurtzeko.

 

Azpimarratu du "autentiskotasuna, berezitasuna, ñabarduraren kultura, konfiantza eta ondo eginiko lanaren" garrantzia. "Mikroaren baloreak" goraipatu ditu "makro globalizatzailearen aurrean".

  

Komertzio batek Singular zigilua lortu nahi badu "aditu ezezagun batek komertzioa aztertu behar du, eta azterketa horren emaitzetan oinarrituta, komertzioa hobetzeko neurriak zehazten dira. Ondoren, profesional talde batek komertzioari azalduko dio zertan eta nola hobetu dezakeen".

 

"Programa exijentea da, Singular marka lortu duten komertzioek esfortzu handia egin behar izan dute - baloratu du federazioko ordezkariak - baina hain zuzen exijentzia horrek balioa ematen dio Singular markari".

 

Gaurko ekitaldian ere 'Ni Singular naiz' kanpaina aurkeztu dute. Horretarako, "azken 4 urteetan komertzioekin etengabean hobekuntza eta lehiakortasuna landu ditugu". Arrasateko ondoko komertzioek parte hartuko dute kanpainan:

  • Belun
  • Resusta-Karrikiri
  • Sikol lentzeria
  • Olgeta
  • Lasagabaster
  • Oskar Vitoria bitxitegia
  • Boutique Elena
  • Tipi-Tapa
  • Josle

Aipatzekoa da komertzio hauetako hainbat ordezkari gaurko aurkezpenean izan direla. Kanpaina abiatzeko "Singular komertzio bakoitzak bere produktu edo zerbitzu kuttuna aukeratu du, eta dendako leku nabarmen batean ikusgai jarriko du, kanpainako beste elementu batzurekin".

 

Kanpainan "bezeroen leihaltasuna sarituko da aukeratutako produktuarekin. 'Egunero' irratsaioko Kristina Alduntzin esatariak entzuleei Singular denden inguruan galderak helaraziko dizkie. Galderei zuzen erantzungo dieten entzuleen artean zozketa bat egingo da".

 

Halaber, "irratiak irabazleen berri emango du, eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak harremanetan jarriko ditu irabazleak eta dagozkien Singular dendak".

 

595.Singular.Kanpaina.Aurkezpena3 (id: 6286841)

 

Aurkezpenean dendari batek eskertu du "politikariek gaurko ekitaldian parte hartzea" eta gonbidatu ditu "zuen herriko Singular dendak ezagutzera, bertako produktuak, tratua,... ezagutzera. Izan ere, teorian dena oso polita da baina politikari askok ez dituzue zuen herriko dendak ezagutzen".

 

"Diru-laguntzak ematea oso ondo dago, baina aldi berean eskertzekoa litzateke zuek zuen herriko Singular Dendak ezagutzera etortzea, herritarrentzat eredu izan zaitezten".

 

Ondoren, Markel Irizar txirrindulari profesional ohiak, Singular Dendak markako enbaxadore gisa, ondorengo hitzak izan ditu:


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE