Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekimenez josita dator asteburua
Sanjoan egunaren atarian gaudela, ekimen ugari burutuko dira asteburu honetan Arrasaten. Zapatuan esaterako, Batzen jolas-dantzak estreinaldia egingo du eta haur-danborrada egingo da. Domekan haur dantzarien eguna ospatuko da.
 (id: 6436545)
Testua: Ibai Trebiño / argazkia: MB artxiboa / 2016-06-17  
 
Sanjoan egunerako astebete baino gutxiago geratzen dela, Arrasate jai giroan murgildua hasia da. Zentzu horretan, asteburu honetan hainbat ekimen burutuko dira jaiei "hasiera" emateko asmoarekin.

Zapatuan, hileroko baserritarren azokarekin hasiko da eguna eta hainbat ekimen burutuko dira egunean zehar: "Scretchcrowla", Haurren danborrada, Elai abesbatzaren emanaldia edota Bertso jaialdia. Azken hau, lekuz aldatu dutela ohartarazi du AEDk eta azkenean Kulturaten egingo dute. Bestalde, zapatuan estreinaldia egingo du Batzen jolas-dantza herri ekimenak.

Domekan berriz, Haur dantzarien eguna ospatuko da. 10etan emango diote hasiera egunari, Zaldibarreko pilotalean batuko baita haur dantzarien taldea. Handik abiatuta kalejira egingo dute txistulariek eta herri kaleetan dantza erakustaldiak izango dira. bazkalorduan (13.30tan) talde guztiak plazan batuko dira.

Arratsaldean, beste horrenbeste ekimen antolatuko dira, esaterako Mus txapelketa, dantzarien agurra, Amaia DJren emanaldia edo udal antzokian egingo duten antzerkia.
 

Asteburuko egitaraua:        

Ekainak 18, zapatua

09:00 Seber Altube plazan hileroko baserritarren azoka. 

09:30 Herriko plazan elkartuta eta goiz osoan sanjuanetako 2. "Sketchcrowla". 
Arrasate Margo Taldeak antolatuta.

13:00 BATZEN jolas-dantza herrikoiaren estreinaldia Jokin Zaitegi plazatik abiatuta Herriko Plazaraino. Arrasateko musika eta dantza taldeen partaidetzarekin eta herritar guztiei −haur, gazte zein helduei− irekia. 

19:00 Haurren danborrada, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.

20:30 San Joan Batailatzailearen parrokian kontzertua: Elai abesbatza.

22:30 Bertso jaialdia Monterron parkean AED-k antolatuta. Partaideak: Nerea Elustondo, Julio Soto, Arrate Illaro eta Joanes Igeregi. Gai jartzailea: Altutik! Bertso eskola.

 
Ekainak 19, domeka 
-HAUR DANTZARIEN EGUNA- 

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak. Ondoren txistulariekin kalejira. 

11:15  Herriko kaleetan zehar dantza erakustaldia. 

13:30 Talde guztiak plazan elkartuko dira. 

16:00 Buenuena Jatetxean  20. Mus txapelketa.

17:15 Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeek antolatuta, Herriko plazan dantza talde guztien jarduna eta agurra. Gero, dantzaldia AMAIA DJrekin.

20:00 Amaia Udal Antzokian Doke taldearen Aingeru ala kurriloi antzezlanaren emanaldia. Sarrerak. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE