Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Rock eta metal doinu gordinek girotu zuten Kooltur Osteguna (Bideoa)

Cobra taldeak emanaldi indartsu eta zuzena eskaini zuen, jarraitzaileak gozaraziz. Erritmo astun eta biziek, gitarra gordinak eta ahots urratuak emanaldi borobila osatu zuten. Otsailean, musika eta antzerkiak osatuko dute Kooltur Ostegunen eskaintza.

595.1 (id: 5945904)

 

Koldo Carrillo- 2014/01/31

 

Cobra musika talde bizkaitarrak musikazaleak erakarri zituen bart Kooltur Ostegunera eta emanaldi indartsua eskaini zuten. Laukoteak ohikoak dituen metal eta rock doinu gordinak eskaini zituen gaztetxeko taularen gainetik eta bizitasunez betetako ikuskizunaz gozatu zuten bertaratutakoek. Covered (a selection of film scores) azken diskoko kantuak aurkeztu zituen Cobrak eta hala, bost film klasikoren soinu banden bertsio pertsonala aurkeztu zuten.

595.2 (id: 5969198)

 

Erritmo biziak eta gitarraren doinu gordinak, abeslariaren ahots urratuarekin batera, ukitu iluna eman zieten kantuei. Atseden barik, kantuak elkarren jarraian aurkeztu zizkieten entzuleei eta erritmo aldaketa indartsuak eman ziren. Tarteka, erritmo astunekin astinarazi zuten gaztetxea eta jarraitzaileak oso gustura geratu ziren emanaldiaren emaitzarekin. Zinea eta musika, biak izan ziren nolabait protagonista atzoko Kooltur Ostegunean.

595.3 (id: 6027160)

 

Kooltur Ostegunak otsailean

Dagoeneko, jakitera eman dute Kooltur Osteguneko lagunek otsailean gaztetxean izango direnak eta aurreratu daiteke, elkarren artean ezberdinak diren emanaldiek osatuko dutela hilabete berria. Otsailaren 6an, Igelaren bandak musika tradizionala, garaikidea eta inprobisazioa nahastuko ditu melodia poetikoak sortzeko. Otsailaren 13an, ostera, Audience taldeak 2013ko euskal disko onena izendatutako Big Affair lana aurkeztuko du Kooltur Ostegunean eta emanaldi honi, Joseba B. Lenoir Duo-k jarraituko dio. Bukatzeko, otsaila ixteko, antzerkia itzuliko da gaztetxera eta Khea Ziater taldeak Satisfaktion antzezlana aurkeztuko du arrasatearren aurrean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE