Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bailaran azken lau urteotan egindako “aldaketen" ondorioz

Debagoiena Gipuzkoako "erreferente" bihurtu dela adierazi du EAJk

Legealdi honetan Deskarga irekita, alkategai jeltzaleek lidergoa hartzeko konpromisoa dute orain Kanpazarreko autobideari bultzada emateko.

 (id: 6215506) Ezkerretik eskuinera: Aintzane Oiarbide, Elena Lete, Unai Elkoro, Maria
Ubarretxena, Ainhoa Galdos eta Basilio Ormazabal

 

Testua: EAJ / Argazkiak: Hasier Larrea / 2019ko maiatzak 22, asteazkena

 

Debagoienean azken lau urte hauetan gauzatu den aldaketa, gestio
“sendo bati esker” eta “akordioak egin direlako” lortu dira. Debagoiena eskualde
“solidarioagoa da, zerbitzu onak ditu, hondakinak egoki kudeatzen dira eta
etorkizunerako erronkei erantzunak emateko oinarriak finkatu dira”, Debagoieneko
EAJren alkategaiek gaur azaldu dutenez. Mankomunitatearen egoitzan bilera egin dute
alkategaiek eta balioa eman diote erakunde komun honetan lau urte hauetan izan
duten “akordioetara iristeko gaitasunari”. Bilera eta gero, agerraldia egin dute
alkategaiek: Basilio Ormazabal (Antzuola), Unai Elkoro (Aretxabaleta), Maria
Ubarretxena (Arrasate), Elena Lete (Bergara), Aintzane Oiarbide (Elgeta), eta Ainhoa
Galdos (Oñati).


Ordezkari jeltzaleek legealdi honetan egindako lana azpimarratu dute eta
hainbat egitasmo nabarmendu dituzte: “Gizarte Zerbitzuen mapa osatzen lehen
eskualdea gara Gipuzkoan eta liderrak gara hondakinen bereizketa tasan”.
Debagoiena, jeltzaleen ustetan, Gipuzkoako “eskualde erreferentea da gaur egun alor
ekonomikoan, sozialean eta zerbitzuen mailan”. Gainera, “agintaldi honetan beste
esparru batzuetan ere lana amankomunean egiten saiatu gara, esaterako turismoaren
arloan, Puntaik-punta egitasmoarekin, edota kirolen arloan Debagoieneko Kirol Sariak
egitasmoa berreskuratuta”.


Zerbitzu sozialen ibilbide-orria


Mankomunitateak herritarren eguneroko beharrei erantzuteko eginiko ahaleginak
“zabalak” izan dira legealdian, alkategai jeltzaleen arabera. Azaldu dutenez,
Mankomunitateak “eskumenik izan gabe ere”, legealdi honetan gizarte zerbitzuen
mapa “garatzeko ekimena” bere gain hartu du erakundeak. Hain zuzen, Gizarte
Zerbitzuen Mapa osatzen Gipuzkoako lehen eskualdea izan da Debagoiena. Honek
esan gura du “eskualde osoaren premien azterketa oso bat egina dagoela eta
plangintza ezartzen hasi dela herri guztietan”. 2023 urtera arte, gizarte zerbitzuen
ibilbide orri markatu bat dute Debagoieneko herri guztiek gaur egun, eta honela
zerbitzuak areagotu eta hobeto kudeatu ahal izango dira.


Aurreratu dutenez, “hurrengo urteetan buru-belarri heldu behar zaio lan horri,
klabea izango baita Mankomunitatetik egin beharreko kudeaketa, etorkizuneko erronka
nagusietako bat da eta”. Hautagai jeltzaleek “berebizikoa” dela uste dute “zerbitzu
hauek lehenbailehen garatzea, eta modurik egoki eta efizienteena Mankomunitateak
eskeintzen duen antolakuntza da”.


Hondakinak bereizten onenak

Hobekuntza nabaria ere sumatzen dute jeltzaleek hondakinen kudeaketan. “EH Bilduk
joan den legealdian hondakinen bilketaren harira sortutako gatazkatik atera eta
kudeaketan zentratzea izan da lau urte hauetan ezarritako lehentasunezko
helburuetako bat”. Horrela, “hitza betez”, herritarren beharretara egokitutako sistema
baten alde egin da, udalerri bakoitzaren beharretara moldatuta. Lortutako emaitzak
“oso onak” dira: 2018 urtean Debagoieneko bereizketa tasa % 77,68koa izan zen,
Gipuzkoako altuena, eta emaitzak Mankomunitateko udalerri guztietan hobetu dira.
Gainera, orain gutxi palankak jarri zaizkie edukiontziei erabilera errazagoa izan dadin.
Aurrera begira, hiru lan-lerro finkatu ditu Debagoieneko EAJk datorren
legealdian garatzeko: edukiontzien irisgarritasuna hobetzeko neurriak (adinekoetan
pentsatuz), merkatari eta ostalariekin lankidetza estutu eta sentsibilizazioarekin
jarraitu, hobeto bereizteko laguntza ematen jarraitzea.


Honekin lotuta, inbertsio bateratu handiak egin dira bailaran energiaren
aurrezpenerako, esate baterako, argiterian. Estatuko Energiaren Aurrezte eta
Dibertsifikazio Institutuaren maileguari esker eta EVEk emandako diru-laguntzarekin,
guztira 4.178 LED argi-puntu ordezkatuko dira urte honen amaierarako Debagoieneko
herrietan. Honek kontsumoan urteko 330.000 euro aurreztea ekarriko du eta 772.061
kg. CO2 gutxiago isuriko da urtean. Lau urte hauetan bailarako argiteria parkearen
berrizte eta egokitze sakona egin dela defendatu dute.


“EAJk gobernatutako herrietan apustu sendoa” egin da ingurumenaren,
jasanarritasunaren eta aldaketa klimatikoaren ondorioak murriztearen alde”, esan dute.


Etorkizuneko apustuak: Kanpazar

 

Amaitzeko, “aurretik orain erronka handiak” datozela nabarmendu nahi izan dute
hautagai jeltzaleek, “ez sozialak bakarrik, indarren batuketa eta erakundeen arteko
lankidetza eskatuko duten apustu handiak”. Eskualdearen beharrak ondo ulertu eta
“anbizioz” jokatzearen beharra aldarrikatu dute, azpiegituren gaiari erreferentzia
eginez. “Deskargaren kapitulua itxi ostean orain hurrengo atala Kanpazar da”,
baieztatu dute.


Deskargaren irekierarekin legealdi honetan, “eskualdearen komunikazio
beharrizan historikoari azkenean konponbidea eman zaio”. “EH Bilduk blokeatu eta
gerarazi zituen Deskargako lanei soluzioa eman eta gaur egun Debagoieneko enpresa
eta herritarrendako funtsezkoa den azpiegitura bat irekita dago: Beasain-Bergara
korridorea”, hain zuzen. Deskargako lanak EAJren kudeaketari esker amaitu ahal izan
direla defendatu dute ordezkariek eta “ukaezina” dela azpiegitura berriak ekarri duen
onura, “bai ekonomikoa, gure enpresentzat, eta baita gure herritar eta herrientzat,
eskualdearen eta Gipuzkoa osoaren kohesioaren mesedetan”. Horregatik, datozen
urteetan “gure bailararen komunikazioen mendebaldeko besoari, Kanpanzarreko
errepide zatiari”, “bultzada” emateko konpromisoa hartu dute hautagaiek eta
nabarmendu dute Debagoieneko EAJko alkateek hartuko dutela lidergoa eskaera hori
errealitate bihur dadin.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE