Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

San Andresko tiroketaren aurrekari bat

SAN ANDRESKO TIROKETAREN AURREKARI BAT

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 19, asteazkena


Aurreko asteko atentatuak eragina izan du bai San Andres auzoan, baita oro har Arrasaten ere.


Izan ere, auzoan labankadak izan diren arren, pistola baten erabilerak hautsak harrotu egin ditu.


Dena den, ez da lehen aldia izan San Andresen pistola bat ageri dela, azken urteari dagokionez:


Mondraberri.eus egunkariak jakin ahal izan duenez, iaz Ertzaintzak salaketa bat jaso zuen, kalean gizon bat pistola bat zeramalako.


2016ko abuztuan, igande arratsalde batean, Bañez Doktorea kaletik (atentatua izandako kaletik) bi auzotar zebiltzan oinez, ikastetxe ondotik.


Euretako batek ikusi ahal izan zuen kotxe zuri batean (atentatuan erabilitako kotxea ere zuria zen) pasatzen ari zen gidaria esku batean pistola bat zeramala.


"Esku batekin bolanteari eusten zion, eta beste eskuan gris koloreko pistola bat zeraman", azaldu digu.

 

"Gizon gazte bat zen, beltzarana eta ilea nahiko motz zeukan. Burua ezker-eskubi mugitzen zuen, norbaiten bila ibiliko balitz bezala".


Pistola ikustean "harrituta geratu nintzen, beldurtuta, nire aurka zetorrela uste nuen" azaldu digu oraindik larrituta lekukoak, ordukoa gogoratzean.

 

Pertsona honek aurrez ere azaldua zigun ikusitakoa, baina azken atentatuaren ostean bere testigantza garrantzitsuagoa izan daiteke.


Auzotar honek ezin izan zuen kotxearen matrikula apuntatzerik izan, baina ikusitakoa Ertzaintzari azaldu zion.


Lagun honek badirudi identifikatu ahal izan zuela pistola zeraman gizona, hainbat susmagarriren artean identifikatu ere.

 

Edonola ere, ezin da ziurtatu identifikatutako gizonak aurreko asteko atentatuarekin zerikusia duenik.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE