Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aritz Kortabarria eta Ane Zabala izan dira lehen arrasatearrak

Asier Larruzeak irabazi du Arrasate-Udalatx proba, Oihana Azkorbebeitia emakumeetan nagusitu da

 (id: 5782913)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko apirilak 14, igandea.

 

Asier Larruzeak irabazi du aurten Arrasate-Udalatx proba, eta bere nagusitasuna erakutsi du helmugan. Hassan Ait Chaou eta Iban Letamendi bigarren eta hirugarren sailkatuak zazpi minutura heldu dira.

 

Emakumeetan berriz, Oihana Azkorbebeitia izan da irabazlea, gainera emakumeen errekorra hautsi du 2:11:06 denborarekin. Bestalde, Ane Zabala iazko irabazlea hirutan igo da podiumera. Bigarren postua eskuratu du emakumeen sailkapenean, beteranoetan lehenengoa izan da, eta  arrasatear onena. Aritz Kortabarria gizonetan izan da aurten ere arrasatear azkarrena. Zorionak danoi!

 

Proba amaitu ostean, ondoko atletak igo dira podiumera:

 

Gizonetan:

  1. Asier Larruzea
  2. Hassan Ait Chaou
  3. Iban Letamendi

Emakumeetan:

  1. Oihana Azkorbebeitia
  2. Ane Zabala
  3. Ainara Uribarri

Arrasatear azkarrenak:

  • Aritz Kortabarria
  • Ane Zabala

Joseba Iglesias Sariak:

  • Asier Larruzea
  • Oihana Azkorbebetia

Beterano azkarrenak:

  • Javier Irazabal
  • Ane Zabala

Sailkapen osoa hemen klikatuz


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE