Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gizon bat anbulantzian eraman behar izan dute

Hainbat droga arrasto aurkitu dituzte Ferixalekuko atzealdean

Eguerdiko 13:30ak aldera gizonezko bat ondo ezik jarri da Ferixalekuaren atzealdean, eta anbulantzia batek artatu behar izan du. Arrasater honek aurrekariak ditu, eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza ingurua miatu dute.

595.Droga.Ferixalekuan1 (id: 6287817)


Portadako argazkia: Herritar bat / Testua eta beste argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 1, ostirala

 

Eguerdiko 13:30ak aldera gizon gazte bat ondo ezik sentitu da Ferixalekuaren atzeko partean, Uarkapeko pilotalekuaren alboan.

 

Anbulantzia bat eta Udaltzaingoa bertaratu egin dira, eta gizonezkoa artatu egin dute. Ondoren, anbulantzia batek ospitalera eraman du.

 

Gizonezko honek besteak beste lapurretengatik aurrekariak ditu, eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza Ferixalekuaren atzealdea miatzen ibili dira. Antza drogarekin zerikusia duen miaketa da.

 

595.Droga.Ferixalekuan3 (id: 6323315)

 

595.Droga.Ferixalekuan4 (id: 6337083)

 

595.Droga.Ferixalekuan5 (id: 6349694)

 

595.Droga.Ferixalekuan6 (id: 6794110)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE