Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroak 3, arratsaldeko 19:30ean

Alberto Urrecho tronboi joleak 'Soinuaren Bidaiak II' diska aurkeztuko du larunbatean Bilbon

Punta puntako euskal musikariekin batera eskainiko du proiektu honen bigarren atala Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan. 

 

 (id: 5771409)

 

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak eta kartela: Soinuaren Bidaiak / 2018ko urriak 29, astelehena

 

¨Ez du axolarik poliki-poliki joateak, gelditzen ez zaren artean¨ leloa aintzat hartuz, Alberto Urrecho musikari arrasatearrak sokazko eta airezko instrumentuz osatutako ikuskizuna gidatuko du Bilboko Campos Eliseos antzokian azaroaren 3an, arratsaldeko 19:30eatik aurrera.

  (id: 6240692)

 

Bilboko Orkesta Sinfonikoko (BOS) tronboi jole solista eta Euskadi Brasseko zuzendari artistikoa da Urrecho. Soinuaren Bidaiak ensenblea bederatzi musikariz osatuta dago: hiru biolin jole, bi piano jole, biola jole bat, biolontxelo jole bat, soprano bat eta tronboi jole bat (Urrecho bera). Euskal konposatzaileen musikaz osatutako errepertorioa aurkeztuko dute, baita mundu mailako konposatzaileen abestiak ere, beraien gustura egokituak.

 (id: 6069608)

 

Soinuaren Bidaiak II-ren aurkezpen honi Toti Martinez de Lezea idazleak jarriko dizkio hitzak, eta bi artista gonbidatu ere egongo dira: 'Spanish Brass' metal boskotea eta Garikoitz Mendizabal musikaria.

 

Sarrera librea izango da, antzoki bete artean. Informazio gehiago Campos Eliseos antzokiaren webgunean: http://www.teatrocampos.com/espectaculo/soinuaren-bidaia/ 

 

 (id: 6277606)

 

Bideoak:

 

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE