Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Urriko Kooltur Ostegunen egitaraua gertu dago jada
Guztira lau kontzertu izango ditugu Arrasateko Gaztetxean, doinu eta estilo ezberdinetakoak. Ohikoa den moduan, emanaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.
Isei Barbero / 2012ko irailak 25, asteartea

 

300 (id: 6312341)Urria ate-joka dugu jada, eta gutxi barru estreinatuko dugun hilabetean ere Kooltur Ostegunek ez dute hutsik egingo.  Ekimen honen antolatzaileek egitarau oparoa antolatu du urteko hamargarren hilabeterako, eta, honen baitan, guztira lau talde izango dira Arrasateko Gaztetxeko agertokira igoko direnak.

 

Aurreneko hitzordua Maritxu Kajoiren bezpera izango dugu, urriaren 4an, hain justu ere.  Egun horretan Lisabö talde irundarra izango da emanaldia eskainiko duena, ohikoa den moduan gaueko 22:00etan hasita.  Iaz bezala, aurten ere sarreraren prezioa 5 eurotan finkatu dute antolatzaileek.

 

Bigarren kontzertua astebetera izango dugu, hilaren 11n, eta egun horretan flamenko zein txalaparta doinuek bereganatuko dute protagonismoa.  Izan ere, kasu honetan hainbat talde izango dira  Gaztetxeko agertokira igoko direnak:  Askoa, “La pulga”, Raquel Cabello, Simon Moreno …

 

Azkenik, urriko beste bi kontzertuak hilaren 18 eta 25ean izango dira.  Aurrenekoan Galiziako punk-folk zein gaita doinuak izango ditugu, Bastard On Parade taldearen eskutik.  Bestetik, hilabeteko azken Kooltur Ostegunean Glaukoma tolosarrek eskainiko dute kontzertua, reggae eta rap doinuekin Gaztetxea zipriztinduko dutenak.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE