Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bi lan-eskaintza berri

Etxe-langile bat eta ingeles irakasle bat behar dira

Lanbidek ezagutzera eman du ingeles irakasle bat behar dela Arrasaten eta Oñatin klaseak emateko. Baita etxe-langile bat ere pertsona nagusi bat zaintzeko.

Testua: Lanbide - Mondraberri / 2018ko otsailak 12, astelehena


Ingeles irakaslea:


Akademia batek ingeles irakasle bat behar du Arrasaten eta Oñatin klaseak emateko.
Beharrezkoak dira gutxienez 12 hilabeteko esperientzia izatea ingeles eskolak ematen, Ingeles Filologian lizentzitua izatea, gidabaimena izatea eta kotxea izatea. Lan-eskaintza honen erreferentzia Lanbiden ondorengoa da: 162018001285.

Etxe-langile bat:


Beharrezkoa da pertsona serio, arduratsu eta adeitsu bat %100eko menpekotasuna ez duen pertsona nagusi bat zaintzeko. Funtzioak: garbiketa pertsonalean, janariak prestatzeko eta eguneroko etxekolanak egiteko laguntza ematea.


Langilea prest egon beharko du %100ean ondoko ordutegiaren barruan (8:00etatik 15:00etara eta 20:00etatik 22:00etara).


Langileak gura badu denbora librea izango du 15:00etatik 20:00etara. Astean 6 gau etxe horretan eman beharko ditu, baina nahi badu, 7 gauak eman ditzake.


Gauean zehar ez da lan egin beharko, baldin eta ezohiko ezusterik ez bada gertatzen.
Ezinbesteko baldintzak: Gerukulturan esperientzia bat edo beste izatea, edo antzeko lanpostu batean 2.000 lanordu akreditatuak izatea. Mugagabeko kontratua eskaintzen da, 900 € inguruko soldata garbi batekin (Gizarte Segurantzarekin 1.200 €). Lan-eskaintza honen erreferentzia Lanbiden ondorengoa da: 162018001199.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE