Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira

Tenerifeko argiekin jolastu du Aina Jorge-k argazkietan

Udako Mondraberri Argazki Lehiaketak aurrera jarraitzen du Iraileko egunetan.


Argazkia: Aina Jorge/ Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 4, asteazkena.


Aina Jorge-k Tenerifen igaro ditu zenbait egun eta, oporrak aprobetxatuz, honako argazkiak erakutsi digu. Atera ahal izateko, argi eta plano ezberdinak erabili ditu, beti ere Tenerifeko bistak erabiliz protagonista giza.

 (id: 6044206)

 

(id: 5831574)

 

Hauetaz gain, Aina-k Landako argazki bat ere bidali digu honakoa esanez: "Argazki hau, uda hontan Landan atera nuen. Umeak, alai, zoriontxu eta aske ibiltzen ziren bitartean".

 

(id: 5812972)

 

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu gehienez, eta irudiak mobilarekin, argazki kamerarekin edo bestelako gailuekin egin daitezke.


Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira abuztuan edota irailean, irailaren 15a baino lehen, eta argazki(ar)ekin batera, ondoko datuak bidali:


-Argazkiaren titulua
-Egilearen izen-abizenak
-Kontakturako telefono zenbakia
-Argazkiaren inguruko komentario bat


Udako VII. Mondraberri Argazki Txapelketaren irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Udala auzoko Larrinetxe jatetxearen eskutik. Animatu eta parte hartu!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE