Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Entzule kopuruarekin, hizlarien mailarekin,...

AZE "oso-oso pozik" dago 'Arrasateko Iragana Astintzen' sortarekin

Agur esan berri du Arrasate Zientzia Elkartearen hitzaldi sortak. 8 edizioetako 32 hitzaldiekin "asetuz joan gara Arrasatek bere historiaz gehiago jakiteko zuen egarria".

595.AZEhitzaldia.ErdiAroa.AchonAZE (id: 6924787)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: AZE / 2019ko azaroak 29, ostirala

 

AZEk 8 edizio eta 32 hitzaldi antolatu ditu, eta antolaketak lan handia exijitu du. "Lehenbizi hitzaldiari zentzu bat eman behar zaio, Arrasateko pertsona interesgarri bat aurkitzea, baita hitzaldia emateko aditu aproposa ere".

 

Aditu batzuek "hasieran hitzaldia emateko prest azaldu zaizkigu, baina gero ezetz erantzun dute. Horregatik, hitzaldi bakoitza baino lehen, hizlaria etorriko ez zenaren beldur izan gara. Hori dela, hizlaria bertaratu denean lasaitu ederra hartu dugu". 

 

Lehenbiziko hitzaldia Lezetxikiri buruzkoa izan zen, Alvaro Arrizabalagak emana, eta herritar piloa etorri ziren. "Arrasate historiaz gehiago jakiteko egarri zela ikusi genuen". 

 

Lehen hitzaldi-zikloek Kulturateko entzule kopuruen errekorrak ondu zituzten. Areto nagusiko 160 plazak bete ziren hainbat hitzalditan. "Entzule gutxien izandako hitzaldian 70-80 herritar bildu dira, kopuru altua bestelako hitzaldi batzuekin alderatuta".

 

Kontuan hartzekoa da hitzaldiak "lau aste jarraian izan direla, eta ikus-entzule anitz etorri direla, gazteak, helduak nahiz zaharrak. Faltan gehien sumatu ditugunak gazteak izan dira". 

 

Entzule kopuru handi hauek suposatzen du hitzaldiek "herri mailan onarpena oso handia izan dutela, eta horrek poztu gaitu". Oro har, "entzuleengandik balorazio positiboak jaso ditugu".

 

Edizio bakoitzean 3 hitzaldik Arrasateko gai bana jorratu dute, eta laugarren hitzaldiak Arrasateko pertsonaia bat.

  

Alabaina, arazo bat topatu du AZEk: "Gaiak behar bezala ezagutzen dituzten hizlari gehiago ez ditugu aurkitu, eta ez dugu erdipurdizko hitzaldirik egin nahi izan. Halaber, gaiak ere agortuz joan dira". 

 

Hitzaldiei esker, arrasatearrek bertako historiaz duten ezagutza maila "igo da. Azken hitzaldia, Achón-ek Arrasateko Erdi Aroaren inguruan emandakoa, gure ustez luxuko amaiera bat izan da".   

 

AZEren "lana, helburua da bertako ondasunari eustea, ondasuna jendaurrean jartzea". 

Horrela, berretsi egin du Arrasateko historia ezagutzera ematen jarraitzeko borondatea, "baina beste formatu batean". Eskerrik asko AZE! Zorionak!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE