Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hildakoen senide eta lagun ugari igo dira

Domu Santu Eguna egin da hilerrian, trafiko aldaketekin

Aurten ezin izan da aparkatu hilerriaren sarrerako lautadatxoan. Horrek hainbat erabiltzaileren kexak eragin ditu. Udaltzaingoak azaldu duenez, itxi egin da bertan urbanoak buelta eman ahal izateko.

595.Domu.Santu.Eguna19 (id: 5967313)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 1, ostirala

 

Herritar ugari San Kristobalgo udal-hilerrira igo dira gaurkoan, Domu Santu Egunean, hildako senideen eta lagunen omenez.

 

Horrela, kanposantua ohi baino loretsuago, koloretsuago eta jendetsuago egon da, batez ere goiz eta eguerdian. Beste leku batzuetan ere oroitu dira hildakoak.

 

Aurreko urteetan hilerrira igotako urbanoek arazoak izan zituzten, hilerriaren sarrerako lautadatxoan aparkatutako kotxeen ondorioz. Izan ere, kotxeek hiri-autobusei oztopatzen zieten bertan buelta ematea, herrigunera jaisteko.

 

Kontuan hartzekoa da hiri-autobusek Altamira aldetik igo eta jaitsi behar izaten dutela. Beraz, ezin dute Meatzerreka aldetik herrigunera itzuli. 

 

595.2Domu.Santu.Eguna19 (id: 6215945) 

Arazo hori saihesteko, aurten udaltzainei agindu zaie kotxeek ez aparkatzea sarrerako lautadatxo horretan (goiko argazkian ikusgai). Ondorioz, kotxeek Meatzerrekara jaisteko aldapan aparkatu behar izan dute. Horrek hainbat gidariren eta kotxeetako erabiltzaileren kexak eragin ditu.

 

Udaltzaingoak debekuaren arrazoiak azaldu ditu, eta gehitu du hilerrira igotzeko eta jaisteko urbano zerbitzuak sarritan daudela. Aipatzekoa da hiri-autobus ugari hutsik edo erdi hutsik egin dituztela bidaiak. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE