Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
IRUÑA VELEIA, EPAIKETA NOIZKO?
Beñi Agirreren iritzi testua.

Testua: Beñi Agirre, Tomas Elorza, Jexux M. Eizagirre, Juanjo Uria / Azaleko argazkia: Patxi Mendiburu / 2019ko maiatzak 19, igandea

 

Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela:
Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna
eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben
Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina
epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den
auzi honentzat.


Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba
kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik  aurkitu ez badu?


Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.


Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE