Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkarkidetasuna ingelesez jolasten
MondragonLinguak eta Save de Childrenek ekimen solidario bat martxan jarri dute GKEren alde. Kanpaina uztailaren 19an martxan jarriko da.

 (id: 7472020)Testua: MondragonLingua. 2019ko uztailak 16, asteartea

 

MondragonLinguak eta Save The Childrenek hainbat urte daramatzate elkarlanean hainbat proiektuetan bazterketa egoeran dauden haurren alde lan egiten, eta oraingoan egitasmo berezi bat sortu dute. MondragonLinguak bere webgunean ingelesez jolasteko hainbat joko martxan jarri ditu. Pertsona batek joko hauekin jolasten duen aldi bakoitzean, eta  %65tik gorako emaitza lortzen duen bakoitzean, MondragonLinguak euro bat  emango dio Save The Childreni. Joko bat, euro bat.

 

Joseba Bartolome MondragonLinguako komunikazio arduradunak azaldu duenez "Ikaskuntza eta jokoa, unibertsalak diren bi balioak batuz, gure asmoa da haurren ongitasuna lortzearen alde lana egiten duten erakundeei laguntzea"

 

MondragonLinguaren helburua da hiru hilabeteetan 2.000 euro Save The Childreni ematea. Kanpaina uztailaren 19an martxan jarriko da.

 

Jolasteko web gunea: http://bit.ly/2LOwvAJ

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE