Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaleko Toki eta Garapen sailak antolatuta
Lezetxikiko kobazuloa 34 pertsonak bisitatu dute gaur goizean
Bi bisita egin dira Lezetxikiko aztarnategia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta biak Arantza Otaduyk gidatuak.

 (id: 5681988)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Lourdes Sanchez. 2019ko uztailak 20, larunbata.

 

Udaleko Toki eta Garapen sailak antolatuta, bi bisita egin dira gaur goizean Lezetxikiko kobazulora, euskaraz eta gaztelaniaz, eta biak Arantza Otaduyk gidatuak. Guztira 34 pertsonak parte hartu dute 'Lezetxiki, Neanderthalaren bila'  bisitetan.

 

Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.

 

Lezetxikira bisita  ikasturteko azkena izan da. Irailean Udalak egitarau berria aurkeztuko du herriko historia eta natura ezagutzeko aukera ugariekin abendura arte.

 

 

 (id: 5700409)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE