Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

13. Oinarrizko Azpiegiturak

1. Ur hornidura: altako ur hornidura egiten da Aretxabaletako herrian dagoen Urkulu urtegitik; edukiera du 10 hektometro kubiko eta ura hornitzen dio Debagoiena eskualde osoari.                   

   

Sare orokorrak du 8 km luze eta lau urteko plan bat egiten ari da, helburu hauek dituena: 

   

· Lortzea sare bat (saretua) ia udalerri osoan, hornidura alternatiboa izateko aukera egon dadin.

· Sektorizatzea udalerria eta kontsumoak kontrolatzea sistema informatiko baten bidez.

· Sare orokorra berritzea %80 inguruan.

            

2. Saneamendu integrala: Deba errekako hodi biltzailearen proiektua bukatu dute, Eskoriatza, Aretxabaletako saneamendua eta erreka horretara Arrasaten isuritakoa biltzeko. Hondakin urak arazteko estazioa izango den tokiraino eramaten ditu ur zikinak, eta inbertsioa izan da 10,3 milioi euro.     

    

Une honetan Epeleko EDAR eraikitzen ari da Conferación Hidrográfica del Norte de España erakundea, eta horrekin saneamendu ziklo integrala bukatuko da; bukatzeko epea 2009an.     

  

Obra horien bidez lortuko da Aramaio, … eta Deba errekak errekuperatzea Bergararaino.     

      

3. Arrasateko baserrietako azpiegiturak hobetzeko jarraipena: Errepideen eta ura hornitzeko planak gauzatu eta gero, saneamendu programa bati ekingo diote, eta hor aztertuko dute baserrietan zer aukera dagoen Deba eta Aramaioko hodi biltzaileetara lotzeko, hobi septikoen alternatiba moduan.      

      

4. Energia elektrikoa hornitzeko sarea: Arrasateko sare bat du udalerri osoan zabalduta, Iberdrolarena. Arrasateko Udala aztertzen dabil sare propio bat sortzea bere instalazio edo eraikinak hornitzeko.      

      

5. Naturgas: Etxeko eta industria gasaren hornitzailea da udalerrian, industrialdeak lotzen dituen altako sare orokor baten bidez eta Uriben eta Zaldibarren dauden erregulazio eta ERM neurrien bi estazioren bidez, bajako eran banatzen duena etxeko kontsumorako.      

     

6. Telekomunikazioak: Gaurko egunean bi operadore dago herrian: Telefonika eta Euskaltel. Telefonika, nahiz eta sare analogiko bat eta zuntz optikoko sare bat eduki, konektaturik ditu berezo onenak azken horretara, eta gainontzekoak ADSL sistemaren eta sistema analogikoaren bidez.    

   

Euskaltelek, berriz, zuntz optikoko sarea du hedaturik Kataideko nodo zentrotik. Oraindik ez du bukatu sarbidea auzo guztietara eta, batez ere, Santa Teresa, Musakola auzoak eta Alde Zaharra falta dira.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE