Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mondraberriko udako argazki lehiaketa

Arrasatearrak udako lehenengo argazkiak bidali dituzte

Testua eta Argazkiak: Mondraberri, abuztuak 24, larunbata.

 

Uda aurrera doa eta arrasatear asko ez dira Mondraberriko Udako argazki lehiaketaz ahaztu. Juan Ramon Garaik Quintana de la Serenan (Extremadura) atera duen argazkia ezagutzera eman nahi izan du. Bertan Medina Azaharako lagunekin agertzen dira Maia eta Jare arrasatearrak. 

 

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu gehienez, eta irudiak mobilarekin, argazki kamerarekin edo bestelako gailuekin egin daitezke.

 

Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira abuztuan edota irailean, irailaren 15a baino lehen, eta argazki(ar)ekin batera, ondoko datuak bidali:

 

-Argazkiaren titulua

-Egilearen izen-abizenak

-Kontakturako telefono zenbakia 

-Argazkiaren inguruko komentario bat 

 

Udako VII. Mondraberri Argazki Txapelketaren irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Udala auzoko Larrinetxe jatetxearen eskutik. Animatu eta parte hartu!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE