Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
100dik gora ikaslek grabatu dute Shot! estudioan

Trikitixa Eskolak egindako 'Loratu da hazia' diskoa ostegunean aurkeztuko da

Kulturaten izango da diskoaren aurkezpen irekia ostegun honetan, eta eskolatik adierazi izan dutenez "denoi erakusteko irrikitan gaude".

595.Loratu.DaHazia.Grabatzen (id: 5899321)


Testua: mondraberri.eus / Irudia: Arrasateko Trikitixa Eskola / Argazkiak: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 4, asteartea


Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Arrasateko Shot! estudioak apirilaren 29an ekin zieten grabaketei.

 

Eskolako ordezkari Antxon Gutierrezek azaldu izan digu helburuetako bat izan dela eskolako 170 ikasleek grabaketan parte hartzea. Hartara, ikasleak taldeka bertaratu dira, abestiak grabatzera.


Diskoa 'Loratu da hazia' deitzen da, hots, Arrasateko Trikitixa Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko sortu zuten abestia bezala. Kantu hau ere diskoko proposamenetako bat da.


Maixa Lizarribar irakasleak egin izan du abestien aukeraketa. Banaka batzuk lehendik grabaturikoak dira, eta beste batzuk eskolan sortuak dira. Maixak azaldu izan duenez "diskoan guretzat kuttunenak diren kantuak ageri dira, eta bidetik kantu asko gelditu dira, aukeraketa bat egin behar genuelako".

 

595.Loratu.DaHazia.Grabatzen2 (id: 6061950)

 

Bestalde, Maixak azpimarratu izan du grabaketetan "ilusioa" izan dela nagusi: "Haur guztiak urduri datoz, baita helduak ere, baina euren aurpegia ikusita niri oilo ipurdia jartzen zait".


Era berean, Antxon Gutierrezek, eskolaren izenean, Xabier Zabalaren eta Iñaki Bengoa Shot! estudioko teknikariaren aldetik jasotako laguntza eskertu izan du.


Denera 11 abesti grabatu dituzte, eta diskoa ostegun honetan aurkeztuko dute jendaurrean: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, arratsaldeko 18:30ean.


Eskolako lagunek aurreratu dutenez "kolore asko ditu hazi honek; laranja, berdea, polita, goxoa, azkarra,... Ilusio eta gogo falta ez da izan bide honetan. Eta denoi erakusteko irrikitan gaude".

 

595.Loratu.DaHazia.Diskoa.TRIKITIXA-ESKOLA (id: 6091859)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE