Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Etxe barruko argiak ikusi behar zituztela esan didate''

Kontuz, iruzurra egiten saiatu dira hainbat etxebizitzatan

Iruzur honetaz ohartarazi zuen ETBk orain direla egun batzuk, eta gaur goizean Arrasaten detektatu da. Lekuko batek zera azaldu digu: "Bi gizonek esan didate gure etxera sartu behar zutela, etxeko argiak ikusteko, eta aldatu behar baziren aldaketak egiteko".

590.Iruzur.Ahalegina.2018 (id: 6603562)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 6, osteguna


Europar Batasunak debekatu egin du irailaren 1etik aurrera argi halogenoak produzitzea eta saltzea, LED teknologia sustatuz.


Horrek ez du esan nahi etxeetan, lantokietan,... honezkero jarriak ditugun argi halogenoak kendu behar ditugunik. Ez dira derrigorrez lantokietako, etxeetako,... argi halogenoak kendu behar.


Hala ere, egoera berriak eragin ditzakeen zalantzak aprobetxatuz, gizaseme batzuk iruzur bat egiten ari dira, ETBk orain egun batzuk ohartarazi zuen bezala.


Gaur goizean Arrasateko Ignazio Zuloagako atarien ondoan ohar bat pegaturik agertu da, erdaraz eta euskaraz:


"Ingurumen energetikoaren kanpaina dela eta, Argitzen enpresaren teknikoek zuen etxeetatik pasatuko dira hurrengo egunetan. Bisiten kudeaketa hobetzeko asmoz, telefonoz emandako hitzorduei lehentasuna eman zaie".


Ignazio Zuloagako bizilagun batek azaldu digu gaur goizean bi gizon bere etxebizitzako atera deitu dutela:


"Esan didate gure etxera sartu behar zutela etxeko argiak ikusteko, araudia aldatu denez, aldatu beharreko argiak aldatzeko asmoz". Aldaketa hipotetiko horren truke dirua kobratuko lukete, iruzurra gauzatuz.


Bizilagun honi susmagarria egin zaio eta ezetz erantzun die, etxeko atea itxiz. Azaldu digunez bi gizonak (horietako bat nahiko altua) "eraikineko beste etxebizitzetan ere sartzen ahalegindu dira".


Udaltzaingoari abisua eman zaio, eta Ertzaintza ere iruzurgileen bila ibiltzekoa da. Poliziak aholkatzen du gizaseme hauek norberaren etxera deituz gero, ezetz erantzutea eta 092 telefonoan abisua ematea.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE