Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatuta
Elikagaien bilketa handia egingo da azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean
Aurtengoan lagunduko dituzten enpresak Eroski, El Corte Ingles, DIA, Lidl, BM, Carrefour, Mercadona eta Super Amara izango dira, eta Delteco GBC bere irudia utzi du kanpaina honetan.

 (id: 5572975)Testua:  Mondraberri. Argazkiak: Gipuzkoako Elikagai Bankua. 2018ko azaroak 6, asteartea.

 

Gipuzkoako Elikagai Bankuak, azaroaren 30ean eta abenduaren 1an, elikagaien bilketa handia egingo du. Kanpaina hau urtean zehar egiten dituzten artean garrantzitsuena da, eta biltegiak janariz gehien hornitzen duena. Iaz 1.700 boluntariok parte hartu zuten, eta 630.000 kilo elikagai jaso ziren.

 

Aurtengoan lagunduko dituzten enpresak  Eroski, El Corte Ingles, DIA, Lidl, BM, Carrefour, Mercadona eta Super Amara izango dira, eta Delteco GBC bere irudia utzi du kanpaina honetan. Kanpaina honek duen garrantzia dela eta beharrezkoa da elkarteen eta boluntarioen laguntza bilketa aurrera eramateko. Elkarteak eta boluntarioak  943 76 21 90 telefonoan eta bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org helbide elektronikoan eman dezakete izena.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE