Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen Eguna: Manifestazioa eta adierazpen instituzionala izango dira arratsaldean

Aurrera jarraitzen du Martxoaren 8aren harira Arrasaten antolatutako egitaraua. Gaur arratsaldean manifestazioa ospatu egingo da kaleetan zehar, eta udal-taldeek aho batez onartutako adierazpen instituzionala irakurriko du Maria Ubarretxena alkateak. Bidenabar, zorionak emakume guztiei!

590.Emakumeen.Eguna.Manifestazioa (id: 6754569)


Testua: Maitane Muñoz Goikoetxea - Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: MB Artxiboa  / 2016ko Martxoak 8, martizena

 

Emakumeen Egunaren harira antolatutako egitaraua martxan da, eta gaurtik aurrera ondoko ekitaldiak izango ditugu herrian:

 

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, manifestazioa izango da ekitaldi nagusia. Seber Altube plazatik irtenda, Arrasateko kaleetan zehar egingo dute martxa arratsaldeko 7:30etatik aurrera. 

 

Hala ere, arratsaldeko 6:00etan Udalak adierazpen instituzional bat irakurriko du pleno-aretoan. Adierazpena udal-talde guztiek aho batez onartu dute, eta Maria Ubarretxena alkateak irakurriko du.

 

Martxoaren 10ean aldiz, amatasuna izango da protagonista Kulturateko Jokin Zaitegi gelan arratsaldeko 6:30etatik aurrera. “Ama txarren kluba" hitzaldian, Ilusioz eta umorez amatasunean bizi diren momentuez, zalantzez eta bizipenez egingo da berba.

 

Martxoaren 12an, emakume baserritarren eta artisauen azoka izango da Seber Altube plazan goizean goizetik. 15:00etan aldiz, tripak betetzeko unea iritsiko da, bazkari feministarekin. Jai Zale elkartean izango da otordua eta tiketak Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan edo Emakume Txokoan eros daitezke 15€ , ikasle eta langeabeek 8. Eguna ondo bukatzeko Virginia Imazen Sex o no sex ikuskizuna aurkeztuko du Kulturateko Areto Nagusian 20:00etan. 

 

Martxoaren 16an, "Aportes del zapatismo al feminismo” hitzaldia eskainiko dute Sylvia Marcos (ekintzaile feminista mexikarra) eta Itziar Gandarias Goikoetxeak. Kulturateko Areto Nagusian izango da 19:00etatik aurrera.

 

Martxoaren 22an zinea izango da protagonista: Zinegoak hedapena 2016. Film laburrak proiektatuko dira Amaia Antzokian iluntzeko 8:30etatik aurrera.

 

Martxoaren 7tik 18ra, Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa izango da Emakume Txokoan. 

 

Emakume Txokoaren Facebook orrialdera lotura

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE