Arrasateko pentsionistak kalera aterako dira oinarrizko eskubideak bete daitezela exijitzeko. abuztuaren 19 an Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. Moyua plazan hasiko dira, goizeko 12etan.
Europako Gutun Sozialak 1.080€ko pentsio minimoa gomendatzen du Hego Euskal Herriko ezaugarri sozioekonomikoak kontutan hartuta, eta gaur egun pentsionistek jasotzen dutena ez da kopuru honetara iristen.
Hego Euskal Herriko gobernarien eskumenpean egongo litzatekeen Babes eta Gizarte Segurantza sistema propio bat ere aldarrikatzen dute, dependentzian daudenen zaintza eta pentsio duinak bermatze aldera.