Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bihar (asteazkena) gauean Monterron parkean

Milaka urteko dantza armeniarra eskainiko du Bert taldeak

Udaleko Kultura Sailak antolatu du emanaldia. Bert hitzak 'indarra' esan nahi du, eta Armeniako dantza tradizional bat da. Milaka urtetik gaur arte mantendu da. Ikuskizuneko sarrera doakoa izango da.

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Gevorkian Dance Academy / 2019ko uztailak 23, asteartea


Aurrera jarraitzen du Udazabaleko egitarauak, Udaleko Kultura Sailak antolatuta, eta bihar ere hitzordua izango dugu:


Bert hitzak 'indarra' esan nahi du, eta Armeniako dantza tradizional bat da. Milaka urtetik gaur arte mantendu da, eta 'gmbetachagh' izeneko joko nazionalean oinarritzen da. Joko hau Vaspurakan herrialdi ohian du jatorria.


Bert Dantza Taldea 1963an Armeniako Errepublikako hiriburuan ezarri zen, Yerevan hirian. Taldea bere ibilbidean zehar 20 herrialde baino gehiagotan aritu da, nazioarteko 500 jaialditan parte hartu du, 1.000 emanaldi baino gehiago eman ditu, eta 1.000.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu.


Monterron parkeko folklore jaialdia bihar (asteazkena) gaueko 22.30ean hasiko da, Udazabal egitarauaren barruan. Sarrera doakoa izango da.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE