Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Atletiko Taldea boluntario aritu da

Euskadiko haur-kroslari azkarrenak Arruenan lehiatu dira

595.Kros.Eskolarra.Finalak1.18.ATLETIKO.TALDEA (id: 5553809)


Lasterketako argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea / Beste argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 11, igandea


Arrasate Atletiko Taldeak, Arrasateko Udalak, Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Euskadiko Atletismo Federazioak antolatu dute gaurko proba.


Horrela, Arrasateko taldeko boluntario ugarik parte hartu dute gaurko proban ere, antolakuntza lanetan hain zuzen. Aurtengoa 37. edizioa izan da.

 

595.Kros.Eskolarra.Finalak3.18.ATLETIKO.TALDEA (id: 5580215)


Korrikalariak 2004 eta 2005ean jaiotako neska-mutilak izan dira, hau da, haur mailako korrikalariak.


Arruenako parkeak hartu ditu bi probak gaur goizean, bai nesken lasterketa, baita mutilena ere. Emaitzak ondokoak izan dira:

 

Nesketan, taldeka:

  1. Gernika
  2. Muñatones
  3. Santurtzi
Mutiletan, taldeka:
  1. Erandio
  2. Beasain
  3. Berango

Nesketan, indibidualki:

  1. Mencia Maruri Abaigar (Muñatones)
  2. Izaro Aranburu Rementeria (Bizkaiko selekzioa)
  3. Maria Ortiz de Pinedo Arrieta (Electro Alavesa)
Mutiletan, indibidualki:
  1. Jon Yeabsera Landa Suarez (Arabako selekzioa)
  2. Hugo Alvarez Teran (Bizkaiko selekzioa)
  3. Juan Abaitua Jacob (Erandio)

Sariak banatzen, besteak beste, Maria Uberretxena alkatea, Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol Zerbitzuetako zuzendaria eta Iñaki Iturrioz Aldundiko Kiroletako nagusia aritu dira.

 

Arrasate Atletiko Taldeko ordezkariek eskertu egin dituzte boluntarioen "lan eraginkorra, azkarra eta esfortzu titanikoa".

 

"Ederra da zuekin elkarlanean aritzea", eta horrek "indarrak ematen dizkigu horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzeko".

 

Lasterketak Arruena parkean korritu dira, Hiper Eroski ondoko parkean, eta sari banaketa Mojategiko pistan, zorionak guztiei! 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE