Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sari banaketa abenduaren 23an egingo da
Bigarren urtez, Gelmako Jai Batzordeak Gabonetako balkoien lehiaketa antolatu du
Abenduaren 6an, San Nikolas egunean , Bolo-boloa egingo da arratsaldeko 18:00etan Udalaitz Zentru Medikuko plazan.

 (id: 5820141)Testua: Mondraberri.eus. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko azaroak 29, ostirala.

 

Gelmako Jai Batzordeak Gabonetarako egitaraua antolatu du. Prestatu dituen ekitaldien artean,  balkoi lehiaketa egingo da bigarren urtez. Hiru balkoi edo leiho hoberenak 100 euroko saria jasoko dute, auzoko komertzioetan erabilgarriak izango direnak. Sari banaketa abenduaren 23an egingo da, eta orijinaltasuna, argitasuna eta eskulangintza sarituko dira.  "Auzotar guztiak balkoi edo leihoak apaindu eta lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu."

 

 (id: 5833727)San Nikolas Eguna

 

Bestalde, abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatuko  da ere Gelma auzoan. Arratsaldeko 18:00etan Udalaitz Zentru Medikuko plazara abestera hurbiltzen diren umeentzat bolo-boloa egingo da.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE