Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AHTren aurkako Udako Martxa Arrasatetik igaroko da
Irailaren 5etik (larunbata) 12ra, Gasteiz eta Bilbo arteko AHTren ibilbidean zehar Fomento Ministeritza burutzen ari den lanak zeharkatuko ditu oinezko martxa batek. Igandean Urbina eta Arrasate arteko bidea egingo dute ibiltariek.

500 (id: 5659545) 

 

Mondraberri, 2009/09/03 

 

Ekimen hau, azpiegitura honen aurkariak diren izaera ezberdinetako herri taldeetatik abiatu da, hiru helburu betetzeko asmo sendoarekin:

-  AHTren lanek sorturiko ‘kalte izugarriak’ bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzea, aldi berean oraindik kaltetzeke baina ‘gizarte eta ingurumenaren aurkako azpikeria’ honek jarraitzekotan txikitu eta desagertuko liratekeen inguruak ezagutzea,
 
-  AHTri denbora eta espazioan laguntzen dioten mota guztietako azpiegitura egitasmoekin (autobide, autopista, ingurabide, superportu, tentsio oso handiko lerro, zentral termiko, errauskailu, gasbide...) daukan harremana ikustea, ‘garapenzalekeriaren eromenean muturreraino’ doan gaur egungo sistema sozio-ekonomikoaz beste egiteko hausnarketa kritikoa sortu eta beratatik betikoz nola aldendu eztabaidatzea, eta
 
-  ‘sozial mailan injustoa eta ingurugiroarenean naturaren suntsitzailea’ den azpiegitura honen txikizioak geldiarazteko ofentsibara pasatzeko, beraien artean indarrak eta baliabideak batu nahi dituzten norbanako eta talde guztien arteko harremanak sendotzea;

Martxan partehartzea bertara bildu nahi diren guztiei irekia dago, hortarako ibilbideko herrietan zein leku eta zer ordutan aterako den informatuko dute antolatzaileek.

 


 

Irailaren 5an, larunbata: Gasteiz - Urbina

15:00etan: bazkaria herrikoia Arriaga parkean.
Ondoren kantautorea eta ginkana (Gasteiz kaltetuko duten proiektuena).
18:30etan: MARTXAREN HASIERA: Urbinarako irteera.
21:00etan: afaria Urbinan.
22:00etan: Urbinako jendeak azalduko du pairatzen ari diren egoera.
Ondoren, Vajont filmearen proiekzioa (Vajonteko urtegiaren desastrean datzana).

 

Irailaren 6an, igandea: Urbina – Arrasate

Goizean Urbina-Aramaio mendi martxa. Martxa 14:00etan iritsiko da Aramaiora, baina ordu bat lehenago hasiko da triki-poteoa herrian zehar.
15:00etan: bazkaria Aramaioko txoko batean.
18:00etan: antzerkia.
20:00etan: Arrasatera iritsiko da martxa. Ondoren, gaztetxea afaldu eta lo egingo.

 

Hurrengo egunetako ibilbidea:

Irailaren 7an, astelehena: Bergara – Angiozar
Irailaren 8an, asteartea: Elorrio – Durango
Irailaren 9an, asteazkena: Amorebieta - Lemoa
Irailaren 10ean, osteguna: Galdakao – Basauri
Irailaren 11an, ostirala: Bilbo
Irailaren 12an, larunbata: Ezkerraldea
Irailaren 13an, Santurtziko Serantesera igoera (bukaera)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE