Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sergio Serrano eta Ibon Irastorza

Besaideren 2016ko egitarauak berritasunak ditu, ohituran oinarrituz

Besaide Mendizale Elkarteak irteera mordo bat antolatu ditu. Mendi irteerei dagokienez, orain arteko antolatzaileak (Ibon Irastorzak) lekukoa pasa dio antolatzaile berriari (Sergio Serranori).

595.Sergio-Ibon.Besaide (id: 2655752)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2015eko abenduak 24, asteazkena

 

Ibon Irastorza arrasatearrak urte ugari egin ditu Besaide Mendizale Elkarteko mendi irteera ezberdinak antolatzen.

Antolakuntzaren "lan gogorrena ibilbidea aukeratzea da - azaldu digu - , hau da, ibilbideaz dokumentatzea, mendi irteera egin baino egun batzuk lehenago bidea bera egitea,...".

Izan ere, ez du balio edozein bide aukeratzeak: "Parte-hartzaile guztientzat egokiak izan behar dute. Kontuan hartu behar da partaideen artean badirela adinekoak ere".

Hortaz gainera, autobusa, jatetxea,... erreserbatu behar ditu antolatzaileak. Baita alojamendua ere, uztaileko bizpahiru eguneko mendi irteerei dagokienean.

Ibon Irastorzak, urteetan zehar lan hauek bete ondoren, arrazoi eta konpromiso pertsonalengatik ezingo du horretan jarraitu 2016an. Horretaz ohartarazi zion Besaideko Zuzendaritza Batzordea, eta horren berri eman zien mendi irteeretako bidaideei.

Horietako bat, Sergio Serranok Ibon Irastorzari testigua hartu dio irteeren antolakuntzan.

 

Sergio Serrano oñatiarra da berez, eta egun Arrasaten bizi da: "Herri honek ongietorria eman dit eta asko egin du nigatik. Uste dut garaia dudala mesede hori itzultzeko, eta horregatik lekukoa hartu dut, boluntario-lana egiteko, baina gustura" adierazi du gazteak esker onez.

 

"Dinamika berberarekin jarraituko dugu - iragarri du gazteak - baina berritasun pare bat gehitu dizkiot":

Orain arte Besaideren mendi irteeren sasoai otsailetik azaroa arte izan da, abuztuko oporretan eten bat eginez. Hemendik aurrera, "urtarriletik abendua bitartean izango da, abuztuko oporraldia errespetatuz".

Bigarren nobedadea da mendi irteera berri bat antolatu dela: "Arrasaten urtarrilaren 1ean Udalatxera igotzeko ohitura dagoenez, Besaide elkarteak ekarpen bat egin gura dio:

 

"Martxa gidatu bat prestatu dugu, herritarrentzat zabalik, egun horretan Udalatxera igotzeko. Ibilaldi irekia goizeko 8:30ean abiatuko da Monterronetik".

Hori izango da 2016ko elkartearen lehenbiziko irteera, eta oro har, 4 mendi irteera mota izango dira 2016an:

 

- Donejakue Bidea, urtarril eta otsailean, Euskal Herriko kostaldeko bidearen 2 etapa egingo dituzte. Bide historikoaren zati horrek 8 etapa ditu, eta Besaidek datozen 4 urteetan egingo ditu. Urtean bi etapa.

- Artzaintzaren Ibilbidea: GR-282 delakoa, martxotik azarora egingo dute. Euskal Herrian elipse forma dauka, eta Arantzazun hasi eta bukatzen da. Lehen etapa Arantzazutik Arlabanera izango da. Ofizialki 27 kilometro luze da, baina Besaideko lagunek etapa egokitu dute.

- Soriako Cañon del Rio Lobosera mendi irteera: uztailean, bi eguneko irteera. Aurreko urteetan Palentzian, Zaragozan,... ibili ostean, aurten parke natural horretara joango dira.

- Uraren Ibilbidea: abenduan, egunak motzagoak direnez, inguruko txokoak hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Uraren Ibilbideari jarraituko diote, Araotzen hain justu, Urdin Elortzak "Oñati oinez" liburuan proposatutako ibilbide zirkularra borobilduz. Ondoren, merezitako bazkaria ospatuko dute.

 

Besaideko lagunek animatu nahi dituzte arrasatearrak eta inguruko jendea irteeretan parte hartzera: "Asteburuan goizean goiz jaikitzea gogorra den arren, mendiak esfortzu hori konpentsatzen du paisaia ederrak erakutsiz, mendizaleen arteko giro ederrarekin,...".

Ibon Irastorzak gehitzen du "jendeak ez diezaiola beldurrik izan Besaidek proposatutako ibilbideei: Pertsona guztiontzako egokiak dira, ibiltzen gozatzeko,... Gutxieneko prestakuntza fisikoa behar da baina taldeak itxaroten die taldekide guztiei". Mendira taldean joatearen abantailak:

 

- Istripuren bat gertatuko balitz, taldekideen laguntza izango duzu

- Autobusean joaten denez, ibilbidea ez dauka zertan zirkularra izan. Beraz, bide eta paraje gehiago ezagutu daitezke.

- Kostu ekonomikoa (gasolina, peajeak,...) txikiagoa da.

- Ez da gidatu behar.

- Pertsona berriak ezagutzen dituzu, giro sanoan.

Besaide elkarteak aholkatzen du (irteera guztietarako) federatuta izatea, istripuren bat gertatuko balitz pertsona aseguratuta dagoelako. Mendizalea Besaideren egoitzan bertan federatu daiteke.

 

 

Besaideren 2016rako egitarau orokorra:

 

Urtarrilak 1: Udalatxera igoera urtea ondo hasteko. 8:30ean Monterronen. Eguraldi txarra eginez gero, “B” plana izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik etxean geratzeko.

 

Urtarrilak 31: Donejakue bidearen 1. etapa: Hondarribia-Donostia + sagardotegia (Intxaurrondo sagardotegia, Donostia).

 

Otsailak 6-7: mendi-irteera erraketekin. Pirinioetara “Astún-Candanchú”

 

Otsailak 28: Donejakue bidearen 2. etapa: Donostia-Zarautz

Martxoak 13: GR-282 Artzaintzaren ibilbidearen 1. etapa: Arantzazu-Arlaban

 

Apirilak 16: mendi-irteera + sagardotegia “Arrasate-Aramaio”

 

Apirilak 24: GR-282 Artzaintzaren ibilbidearen 2. etapa: Arlaban-Urkiola

 

Maiatza: Mendi Tour (data zehazteko).

 

Maiatzak 29: GR-282 Artzaintzaren ibilbidearen 3. etapa: Urkiola-Arraba

 

Ekainak 4: Besaideko Beteranoen martxa.

 

Ekainak 4-5: mendi-irteera Picos de Europara, Peña Castil “Picos de Europa”

 

Ekainak 12: GR-282 Artzaintzaren ibilbidearen 4. etapa: Arraba-Izarra

Uztailak 9-10: Cañón del río Lobos (Soria), asteburu osoa.

 

Abuztua: oporrak

 

Irailak 4: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 5. etapa: Izarra-Villalba de Losa

 

Irailak 18: Besaideko eguna.

 

Irailak 24-25: mendi-irteera, zeharkaldia Nafarroa-Gipuzkoa

 

Urriak 1: Mondra Bike.

 

Urriak 23: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 6. etapa: Villalba de Losa-Bóveda

 

Urriak 30: Gipuzkoako helduen ibilaldia.

 

Azaroak 27: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 7. etapa: Bóveda-San Millán de San Zadornil

Abenduak 11: Uraren ibilbidea (Oñati) + bazkaria (Etxe Aundi jatetxea, Oñati)

Eski alpinoa:

- Formigal: urtarrilak 23-24; otsailak 13-14 eta martxoak 5-6, asteburu osoa.
- Alpeak: martxoak 26-apirilak 2.

 

Besaideren 2016rako mendi irteerak:

 

Urtarrilak 1: Udalatxera igoera urtea ondo hasteko. 8:30ean Monterronen. Eguraldi txarra eginez gero, “B” plana izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik etxean geratzeko.
Urtarrilak 31: Donejakue bidea 1. etapa: Hondarribia-Donostia + sagardotegia (Intxaurrondo sagardotegia, Donostia)
Otsailak 28: Donejakue bidea 2. etapa: Donostia-Zarautz

Martxoak 13: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 1. etapa: Arantzazu-Arlaban
Apirilak 24: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 2. etapa: Arlaban-Urkiola
Maiatzak 29: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 3. etapa: Urkiola-Arraba
Ekainak 12: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 4. etapa: Arraba-Izarra

Uztailak 9-10: Cañón del río Lobos (Soria), asteburu osoa.
Abuztua: oporrak

Irailak 4: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 5. etapa: Izarra-Villalba de Losa
Urriak 23: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 6. etapa: Villalba de Losa-Bóveda
Azaroak 27: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 7. etapa: Bóveda-San Millán de San Zadornil

Abenduak 11: Uraren ibilbidea (Oñati) + bazkaria (Etxe Aundi jatetxea, Oñati).

Oharrak:

- Aipaturiko etapa ofizialak arduradunak labur ditzake mendizale taldeari egokitzeko.

- Uztaileko irteera (asteburu osokoa) eta urtarrilaren 1ekoa (goiz osokoa) izan ezik, gainontzekoak egun osokoak izango dira. Hornikuntza punturik ez dago mendi-irteera hauetan, beraz norberak eraman behar ditu jatekoa eta edatekoa.

- Aurten izena emateko modua aldatu egingo da mendizalearen erosotasunerako. Beti bezala aukera egongo da bulego ordutegiaren barruan izena emateko (asteartean-asteazkenean 19:30etik 20:30era). Bestalde, astelehenetik asteazkenera bitartean, edozein ordutan, gutunazal batean dirua sartuta, eta gutunazalean izen-abizenak idatzita, barruan dagoen diru kantitatea adieraziz eta bazkide ala ez bazkide den jarrita, gutunazala Besaideko egoitzaren ate azpitik sartuz.

- Gutxieneko kupoa 20 pertsonakoa izango da. Kupoa ez bada betetzen mendi-irteera bertan behera geratuko da eta emandako dirua hurrengo irteera baterako gordeko zaio mendizaleari kontrakoa ez badu adierazten.

- Mendi-irteerak talde moduan planteatzen dira. Hortaz, denek jarraitzeko moduko erritmo bat ezarriko da, dagokionean atsedenaldiak tartekatuz. Segurtasun arrazoiengatik inolaz ere ez da onartuko bere kabuz (tontor batera, adibidez) joatearen jarrera arduradunaren baimenik gabe. Taldea beti elkarrekin ibiliko da mendian malgutasun logikoarekin. Helmugara iristean denbora librea eskaintzen bada, arduradunak jakinaraziko die taldekide guztiei etxera bueltatzeko ordua eta tokia. Oraingoan ere puntualtasuna eskatzen da.

- Helmugara iristean komenigarria da arropaz aldatzea. Horretarako autobuseko maletategian aldatzeko arropa utz daiteke.

 


besaide.org


Erlazionatutako elkarrizketa:
"Arabako lautada integralean, bi urtetan, 230 kilometro egin ditugu"
2015eko abenduaren 8an publikatutako elkarrizketa



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE