Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Beste euskal 46 auzipetuekin batera

Ekain Zubizarreta, 50.000 lagunen babesaz, epaiketara abiatu da

Atzo 50.000 manifestari Bilbon makroepaiketaren aurka azaldu ziren. Gaur goizean, arrasatear gaztea bere Andoaingo etxetik abiatu da, hainbat herritarren txaloen artean.

580.11-13.Manifestazioa.ARITZ-LOIOLA-FOKU (id: 6022298)


Goiko argazkia: Aritz Loiola - Foku / Beheko argazkia: Ekain Arrasaten / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 15, domeka

 

Auzipetuek atzo arratsaldean Bilboko kaleetan 50.000 pertsonaren elkartasuna jaso zuten, tartean Ekain Zubizarreta arrasatearra.

 

Gaur goizean gazte hau Andoaingo etxetik Madrila abiatu da, baina irten aurretik bere hainbat bizilagunen berotasuna eta txaloak jaso ditu.

 

Auzipetuak Lopidanako zerbitzugunean elkartu dira, eta adierazi dute manifestarien babesak "asko indartzen gaituela". "Etorkizun hobe bat eraikitzeko" nahia azaldu dute.

 

Bihar (astelehena) makroepaiketaren aurkako bi elkarretaratze egingo dira Herriko plazan: 12.00etan Ikasle Abertzaleek deituta eta 19.00etan Ekain Arrasaten plataformaren eskutik. 

 

Ekain Zubizarretari agurra Andoainen [Bideoa]

 

580.11-13.Elkartasuna.EKAIN-ARRASATEN (id: 6064195)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE