Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
12 toxikoen inguruan kezkaturik

Erraustegiaren aurkako bilkura egin da anbulatorio parean

Estatu mailako CSIC batzordeak ohartarazi du Zubietako erraustegiak osasunarentzat kaltegarriak diren 12 toxiko isur ditzakeela.

595.Bilkura.Anbulatorioan.ERRAUSTEGIARE-AURKAKO-PLATAFORMA (id: 5457006)


Argazkia: Erraustegiaren aurkako mugimendua / Testua: Mondraberri.eus /

2018ko apirilak 19, osteguna


Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, atzo hainbat pertsonak elkarretaratzea egin zuten anbulatorio parean.


Izan ere, GuraSOS plataformak eskatuta, CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas delakoa) batzordeko ikerlariek, ingurumen baimena aztertu ondoren, ohartu dira erraustegiak 12 toxiko isurtzeko baimena izan dezakeela "inolako kontrol eta muga barik".


Horregatik, erraustegiaren proiektuaren aurkako mugimenduak "oso larritzat" jo du, eta bilkura egin zuten atzokoan. Guztira 650 pertsonek parte hartu zuten Gipuzkoako bilkuretan, anbulatorioen parean.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE