Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2019KO SAN JUAN JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA
Irabazleak 750€ko saria jasoko du. Kartelak maiatzaren 10a baino lehen entregatu behar dira.

Testua eta kartela: Arrasateko Udala. 2019ko apirilak 10, asteazkena.

 

Urtero bezala, aurten ere, San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

 

Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, teknika librea izango da eta formatua bertikala. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2019 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.

 

Kartelak 2019ko maiatzaren 10a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.

 

Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.

 

 (id: 5429607)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE