Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Promociones Leku Eder SAren eskutik

48 etxebizitza egin asmo dira Utillajes Uribesalgo ohian

48 horietatik 28 merkatu inmobiliarioko prezioan salduko lirateke. Leku Eder-ek aurkeztutako proiektuari baietza eman zion Udal-gobernuak.

595.Uribesalgo.Ohian.EtxeakKonparaketa.LEKUEDER (id: 8655341)


Irudia: Promociones Leku Eder / Argazkia: MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 3, asteazkena 

 

Utillajes Uribesalgo eta ondorengo Utillajes Moldcam enpresa kanporatutako langileen protesten artean itxi zen. Langileek hainbat garaipen lortu zituzten epaitegietan.

 

Aurtengo apirilean jakin denez, Promociones Leku Eder SAk proiektu bat aurkeztu dio Udalari lursail horretan etxeak egiteko.

 

Asmo horren arabera, 48 etxebizitza egingo dira, horietatik 28 merkatuko prezioan saltzeko eta beste 20ak salneurri mugatuarekin. Bloke bakar bat eraikiko litzateke, 6 solairu eta beheko plantarekin.

 

Udal-gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) baietz erantzun zion promotoraren planteamenduari, eta proiektua jendaurrean ikusgai jarri zuen Aste Santu amaiera aldera arte, helegiteak jartzeko epe batekin.

 

Etxebizitza bakoitzak 85-90 metro koadroko zabalera izango lituzke, bizpahiru logelekin, eta garajearekin.

 

Aurkeztutako egitasmoaren arabera, Deba errekaren ertza eraldatuko litzateke "era ekologikoan". 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE