Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren harira
San Juan de Dios ospitaleak langile bolondresak omenduko ditu azaroaren 24ean
Bi hitzaldiz eta lunch batez osatutako egitaraua antolatu dute ospitaleko langileek larunbat goizerako. Helburua urte osoan zehar osasun zentrora muxutruk gerturatzen diren pertsonei eskerrak ematea izango da.

  (id: 5379928)

 

Testua eta kartela: Eba Ruiz de Azua / 2018ko azaroak 8, osteguna

 

Azaroak 24ean Arrasateko San Juan De Dios ospitalean, gure erabiltzaileekin egiten dute lan guztia eskertzeko asmoz, urte osoan zehar ospitalera etortzen diren boluntario guztien bilera egingo dugu.


Herri guztietako parrokietatik, bertan ingresatuko bizilagunak bisitatzen dituzte, meriendatzen dute,hitz egin eta urtebetetzeetan zorion deiak egiten dituzte. Esan beharrik ez dago persona hauengan sortzen duten poztasuna.


Beste alde batetik, aktibitate desberdinetan parte hartuz boluntario askok euren denbora oparitzen digute:ipuinak kontatzen, trikota lanak egiten, mahai jokoetara jolasten, baratza, tai-chi, paseoak,sukaldaritza, txistua..


Ez ditut ahaztu nahi, gaixotasun mentalarekin sentsibilizatuta dauden pertsonak. Zer den ezagutzeko eta euren errutinetatik irteteko asmoz, programa ludikoetara etortzen direnak, erlazio pertsonalak sorraraziz.

 

ORDUTEGIA: 11:00 -13:00


HITZALDIAK:


. KONFIDENTZIALTASUNAREN NORMATIBA BERRIA (Mª CARMEN PAJARES,
OSPITALEKO GIZA BALIABIDEETAK ARDURADUNA)


. GAIXOTASUN MENTALAREN EZAUGARRIAK (ELISABETH LAZPIUR,
OSPITALEKO MEDIKU PSIKIATRA).


LUNCH-A

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE