Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondravember gaur Mojategin aritu da

"Minbiziaren aurkako ikerketarentzat dirua biltzen hasi gara"

CIC Biogune laborategiarentzat laguntza jasotzen dabil zozketarako tiketekin, tabernetako itzulapikoekin,... Gainera, azaroaren 16rako San Prudentzion ospakizun antolatzen dabil, eta 30a egun handia izango da.

595.Mondravember19.MONDRA (id: 1951384)


Lehen bi argazkiak: Mondra / Beste argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 1, ostirala 

 

Nazioarteko Movember mugimenduaren baitan, Arrasateko Mondravember ekimena martxan dago aurten ere.

 

Helburu nagusiena da"gizonezkoen minbiziaren aurkako ikerketarentzat dirulaguntza lortzea. Hala, Mondravemberrek lortuko duen diru guztia Zamudioko CIC Biogunera zuzenduko dugu". 

 

Antolakuntzan 15-20 lagunek dihardute, 4 lantaldetan antolaturik, eta baloratu egin dute "laguntzaile asko ditugula". 

 

Aurtengo kanpaina prestatzeko "apirilean lehen bilera egin genuen, eta ekain aldera gauzak zehazten hasi ginen", Xabier Otxandianok eta Zigor Orunak azaldu bezala.

 

Datorren urteetara begira ere "taldea zabalik dago antolakuntza parte hartu nahi duten pertsona guztientzat". 

 

Lantaldeak gaur egin du lehen ekitaldia dirulaguntza jasotze aldera, Mondraren partiduko sarreran errifak, kamisetak eta txapak saltzen, informazioa banatzen, bi futbol taldeen babesa jasotzen,... Zaletuen aldetik harrera oso ona jaso dute.

 

595.Mondravember19.2MONDRA (id: 1984323) 

Hortaz gain, klub zuri-moreak sarrerekin lortutako diru guztiaren erdia Mondravemeberrera bideratuko du, eskuzabaltasunez.

 

Hemendik aurrera, azaroaren 16an San Prudentzion ospakizuna izango da Bergarako taldearekin batera. Antolakuntzatik dei egiten dute Elorregira kotxean ez joateko, eta bidegorria baliatu dadila, kirola sustatzeko.

 

Mondravemberrek gura du gaur Mondrarekin egindako ekimenaren antzekoa egitea Ointxerekin eta Arrasate Eskubaloirekin azaroaren 23-24ko asteburuan.

 

Azaroaren 27an Arkaitz Carracedo CIC Bioguneko ikerlariak eta Markel Irizar txirrindulari profesional ohiak hitzaldia emango dute Kulturaten arratsaldez. Ekitaldi irekia izango da noski.

 

595.Mondravember19.Mondran1 (id: 2014416) 

Azaroaren 30ean ospakizunaren eguna izango dugu: triki-bertso-poteoa goizean, bazkaria, puzgarriak arratsaldean, kontzertuak tabernetan, txozna,... "Herritar guztiak animatzen ditugu kaleko ekitaldietan parte hartzera".

 

Zozketa solidarioko tiketak erosgai daude 7-8 tabernatan, besteak beste, Taskan, Hoban eta Iratin. "Bertan itzulapikoak daude, txapak euro batean eros daitezke, eta zozketarako errifak (3.000 zenbaki inguru izango dira)".

 

Izan ere, Eguren arraindegiak, Agirre-etxe harategiak eta Hoba tabernak prestaturiko 3 otar zozkatuko dira. "Zozketako otar bakoitza 100 eurotan baloratuta dago".

 

Ekimen honetan ere Ibai-Artek lanean dihardu, baita Makor leiho denda ere. Kamisetak ere eros daitezke 10 euroren truke. Hori guztiori minbiziaren aurkako ikerketa laguntzeko.

 

595.Mondravember19.Mondran2 (id: 2049041) 

Antolakuntzatik baloratu dute ekimena "ondo bidean doala, herritarrek gero eta gehiago ezagutzen dutelako eta kontzientzia handituz doalako".

 

Azpimarratu dute prebentzioaren garrantzia "buruko gaixotasunei, potroetako minbiziari, prostatako minbiziari,... aurre egiteko". 

 

 

Mondravember Facebooken

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE