Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Talde arrasatearra bertan ikus-entzuteko aukera

The Convicts Jai Zale berrian joko dute zapatuan

Andoni, Oihan, Raul eta Unaik 2007an sortu zuten taldea, eta ordutik kontzertu ugari eman dituzte han-hemenka. Bi disko ere argitara eman dituzte.

590.The.Convicts.DATen (id: 661203)


Bideoa: The Convicts / Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2015eko urtarrilak 15, osteguna

 

Jai Zale berriak indartsu hasiko du ibilbide asteburu honetan. Ostiraleko inaugurazioaren ostean, The Convicts punk-oi! talde arrasatearrak joko du zapatuan.

 

Talde hau 2007ko udaberrian sortu zuten, “gustuko musika egiteko ideiak bultzatuta eta ondo pasatzeko asmoz”, taldearen blogean gogoratzen duten bezala.


Hasieran lagun baten garajean elkartzen ziren, baina handik denbora batera entsegu lokala lortu zuten. Eta 2007ko irailean kontzertuak emateari ekin zioten.

 

AEDren 25. urteurrenaren CDan parte hartu zuten, Gure altxorra abestiarekin, herriko beste talde batzuekin batera.

 

2010eko irailean lehen diskoa (maketa) grabatu zuten, eta euren abestiak han eta hemen jendarteratu zituzten.

 

Geldiune baten ostean, 2012ko azaroan oholtzara bueltatu ziren, Ostantz tabernako oholtza Figth to Life taldearekin partekatuz.

 

2012ko azaroan bertan estudiora sartu ziren bigarren diskoa grabatze aldera. 2013ko urtarrilean bideoklip berria aurkeztu zuen, Kateei lotuta abestia [ikus-entzun pantaila honen behealdean].

 

Sei urtetan zehar, 40 kontzertutik gora jo zituzten han eta hemen, eta 2013ko abuztuan bigarren lana plazaratu zuten, Interprete Desconocido talde arrasatearrarekin batera partekatua.

 

Egitasmo horretan, talde bakoitzak 6 abesti propio sartu zituen Split CDan, guztiak Aretxabaletako Nekrosounds Estudioan grabatuak.


Iazko urtean The Convicts Arrasateko Gaztegunean, Gure Leku tabernan, Elorrion eta Donostian (Gure Esku Dago ekimenaren alde) jo zuten, besteak beste.

 

Taldea ondoko laukoteak osatzen du: Andoni Altuna (ahotsa), Oihan Vitoria (baxua), Raul Uriarte (gitarra) eta Unai Okina (bateria).

 

Jai Zale berrituko kontzertua zapatu honetan 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa.

 


Taldearen bloga


The Convicts Youtuben



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE