Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arnaldo Otegi Mondragon (EH Bildu)

"Herritarrek, euren bizitzaren kontrola berreskuratzeko, burujabetza behar da"

Koalizioko ordezkariaren solasaldiak Kulturateko areto nagusia herritarrez lepo bete du. "Autoritarismoari" aurre egiteko, EH Bildu, "kataluniarrekin batera, Madrilen determinante" izatearen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.

595.2Arnaldo.Otegi.Arrasaten.19.Hautesk.Herritarrak (id: 7680833)


Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 13, zapatua

 

EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegi Mondragonek solasaldia eman du gaur eguerdian Kulturaten, estatu mailako hauteskundeetako kanpainaurrearen baitan.

 

Arrasatear ugarik aretoa lepo bete dute, eta Iraitz Agirre Aranguren kazetariak hainbat galdera egin dizkio hontaz eta hartaz.

 

Egungo testuinguru ezegonkorraren inguruan Arnaldo Otegik adierazi du "nazio bezala ere gure identitate nazionala arriskuan" dagoela. Alabaina, Euskal Herrian "autoeraketarako eta ekimenak abiatzeko kultura handia" izan badela. 

 

"Horrek ez gaitu argiagoak egiten", baina "abantaila bat da", esate baterako "autoritarismoaren aurrean kultura antifaxista daukagulako", eta hori "etorkizunerako garantian bat da".

 

Koalizioko ordezkariak, preso eta epaiketa politikoen harira, "autoritarismoaren aurrean", "ahalik eta indar gehien batzea, gutxieneko programa baten inguruan: autodeterminazioa, presoen askatasuna eta politika sozial aurrerakoien inguruan".

 

Burujabetasunaren garrantzia azpimarratu du "burujabeak izanda, hemengo erabakiekin gizarte aurrerakoiago bat lortuko litzateke. Katalunian hori jakin badakite, eta han pertsona ugari, espainola sentitu arren, Kataluniako burujabetzaren alde dago".  

595.2Arnaldo.Otegi.Arrasaten.19.Hautesk.Solasaldia (id: 7724479)

 

EH Bilduren programan "presoen gaiaren konponbideak lehentasuna dauka, eta hala joango gara Madrilera. Hemen kontsentsua behar dugu, eta mobilizatzen jarraitu beharra dugu. Kataluniarrekin eta galiziarrekin Madrilen determinanteak izan behar dugu".

 

Arnaldo Otegik azpimarratu duenez "dispertsioaren, preso gaixoen,... inguruan ezin da eztabaidarik izan. Aurrerapausoak eman behar dira ezinbestean".

 

EH Bildu bozkatzeko hainbat arrazoia eman ditu: "Hara goazelako preso politikoak etxera ekartzeko, egungo eszenatokiari begiratzeko 3 ikuspegietatik gurea delako aurrera egiteko bakarra, determinanteak izango garelako, eta fatxek ez dutelako gu Madrilen izatea".

 

Izan ere, "EH Bildu determinantea izan denean, jendearen eskubideek aurrera egin dute. Afera ez da determinantea izatea, baizik eta zertarako izan determinantea".

 

"PNVek determinantea izan nahi du 40 urteetan egindakoa egiten jarraitzeko, konpetentziaren bat trapitxeatuz. PPrekin, PSOErekin,... izan dira baina zer lortu dute? Zertan izan dira determinanteak?".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE