Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Horretarako ongietorrian zerbitzuak azaldu zaizkie

Elkarbizitzarako "esfortzu bat egitea" eskatu die migratzaileei Udalak

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko maiatzak 15, asteartea


Arrasatera iritsitako pertsonentzako ongietorria egin zen atzo arratsaldean udaletxeko pleno-aretoan.


Migratzaile ugari bertaratu ziren, eta bertan hitza hartu zuten Maria Ubarretxena alkateak, Jasone Giraldo Ekin Emakumeen ordezkariak eta Mankomunitateko ordezkari batek.


Alkateak ongietorria eman zien hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez), eta "bide luzea" egin dutela kontuan hartu zuen.


Era berean, adierazi zien "gustatuko litzaigukeela zuek esfortzu bat egitea integratu zaitezten".


Horretarako, hainbat aukera eskaintzen dituzte Ekin Emakumeek, eta elkarteko ordezkari Jasone Giraldok bi zerbitzu azaldu zizkien: Harrera eta Auzoko .


Ondoren, Mankomunitateko ordezkari batek hasiberriei hondakinak nola bereiztu behar diren. Azkenik, Arrasateko SOS Arrazakeriak bere zerbitzua eskaini zien.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE